Hendaiako gaztetxearen epaia, apirilaren 23rako

Atzo jaso zituen Baionako epaitegi zibileko epaileak Hendaiako Sasiko gaztetxearen defentsak zein gazteek okupatutako eraikinaren jabeek aurkeztutako argudioen txostenak. Berauek aztertu ostean, epaileak apirilaren 23an emango du hartutako erabakiaren berri.
«Deliberoa edozein dela ere, isun bat, kaleratzea, edo dena delakoa, guk erabakia onartu egingo dugu», jakinarazi zuen Inko Manterola Sasiko gaztetxeko kideak.
Bi urte betetzera
Datorren ekainaren 12an beteko dira bi urte gazte talde batek Hendaiako eraikin hutsa okupatu eta erabilera ematen hasi zitzaiola. Bost hilabete beranduago egoitzaren jabe den APHP Pariseko Ospitaleak erakundeak salaketa aurkeztu zuen Baionako instantzien auzitegian, baina 2017ko maiatzaren 3an egitekoa zen epaiketan gazteen abokatuak prozedura epaitegi zibil batean burutzeko eskakizuna egin zuen.
Ekainaren 12an, afera auzibide zibilean epaitzearen aldekoa zela jakinarazi zuen epaileak, «frogatu baitugu okupazioa ez dela egin inor bizitzeko, elkarteak hainbat ekimen antolatu ahal izateko baizik», azaldu zuen Filipe Aramendi abokatuak.
Ondorioz, Baionako epaitegi zibilean egin zuten atzoko tramitea eta apirilaren 23an kaleratuko da azken erabakia. Bitartean ordea, lanean jarraitzeko asmoa dutela iragarri dute gazteek. Honela, otsailaren 13an herri maputxeari buruzko hitzaldia egingo dute eta «gaztetxea babesteko aste solidario bat» antolatzeko asmoa dute.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
