Herve Jonathan Baionako suprefet berriak hurrengo erronkak aurkeztu ditu

Joan den urtarrilaren 22an sinatutako dekretuaren arabera, Herve Jonathan da Baionako suprefet berria. Otsailaren 9an hartu zuen kargua 56 urteko marseillarrak, baina atzo arte ez zuen bere burua aurkeztu prentsaren aitzinean.
Orain arte Catherin Seguinek betetako postua betetzera dator Jonathan. Seguin 2016ko apirilaren 4an izendatu zuten Baionako suprefet, baina joan den abenduan mailaz igo, eta urtarrilaren 1etik Gers departamenduko prefeta da.
Estatu ordezkaria
Herve Jonathanek 2000. eta 2001. urteen artean izan zuen lehen postu esanguratsua, Charente departamenduko Prefeturako idazkari nagusia izan zenean. Azken urteetan, ostera, 2015eko otsailaz geroztik, Loiret departamenduko Prefeturako idazkari nagusia izan da.
Atzo, Baionako Suprefeturan eman zuen bere lehen prentsaurrekoan, datozen urteetan mahai gainean izango dituen zenbait dosier aurkeztu zituen. Ez zuen gehiegi sakondu, baina nondik nora arituko den irudikatzeko zenbait pista eskaini zituen suprefet berriak.
Duela urtebete sortu zen Euskal Elkargoaren eta Suprefeturaren arteko egokitze lanak dira bere eginbehar nagusia. Honela, Baionako suprefetak azpimarratu zuenez, «Estatu frantsesak Euskal Elkargoa babestu eta lagunduko du».
Ipar Euskal Herrian pil-pilean dagoen euskal presoen gaia mahai gainean izango duela oroitarazi zioten kazetariei ere erantzun behar izan zien suprefetak eta Nicle Belloubet Justizia ministroak esandako hitzak hitzez hitz errepikatu zituen: «Egoera indibidualak kasuz kasu aztertuko dira».
Segurtasun mailan epe motzera izango duen lehen proba esanguratsua datorren udan izango du Jonathanek, Baionako bestekin batera, uztailaren 28an Frantziako Tourreko etapa batek Ezpeleta eta Senpere zeharkatuko baititu.
Tamainako bi ekimen garrantzitsu aldi berean kudeatzeak duen erantzukizuna bere gain hartuta, «beharrezko izango diren segurtasun neurri guztiak bermatuak» izango direla azaldu zuen eta bere lan metodologiaren ardatz nagusiak ere aurkeztu zituen, alegia, «gertutasuna, terrenoa, talde lana eta berrikuntza» .
Euskal Herria, batez ere, Donibane Lohizunen eman dituen oporraldietatik ezagutzen omen duen suprefetak honela laburbildu zuen Estatu ordezkari gisa duen erronka: «Estatuak soluzioak eskaini behar ditu».

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
