Gizarte ekimeneko ikastetxeek manifestazioa astebete atzeratu dute
Gizarte ekimeneko hezkuntza zentroetan ordezkaritza duten sindikatuek gaurko deituta zuten lan hitzarmenaren aldeko manifestazioa, baina martxoaren 1era atzeratu dute. Esplikatu zutenez, Bilboko Udaltzaingoa eurekin harremanetan jarri da eta mobilizazioa bertan behera uztea gomendatu die, ezingo luketelako segurtasuna bermatu. Europa League-ko futbol partida bat jokatuko da gaur Bilbon eta, antza, kanpoko taldeko ultra asko etorriko dira hirira eta erdigunean istiluak izan litezkeela aurreikusten dute, manifestazioa izatekoa zen orduetan. Martxoaren 1eko martxa Eskolapioetatik aterako da (Errekalde zumarkalea, 19), 19.00etan.

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Sujets du jour
«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Sujets du jour
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sujets du jour
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Sujets du jour