Akordio duina eskatu du Bizkaiko arrain kontserba sektoreak
ELA, LAB, CCOO eta UGTk mobilizatzera deitu dituzte Bizkaiko arrain-kontserba eta gazituen sektoreko langileak, atzo Bermeon Arrain Azoka eguna zela aprobetxatuz, eta gaur Ondarroan, Antxoa Egunaren baitan.
Sindikatuek jakinarazi zuten zortzigarren negoziazio-mahaian enpresaburuek hitzarmena berrestea eta hiru urterako KPI gabeko soldata igoerak proposatu dituztela: 2018 eta 2019an %1,1 eta 2020an %1,2.
Gauzak horrela, hitzarmen duina lortu arte borrokan jarraituko dutela adierazi zuten. ELAk soldata igoera nabariak, lan-jardunaldian murrizketak, erreforma kasuetan babesteko neurriak, aplikazio bermeak eta prekaritatea ezabatzeko neurriak lortu nahi ditu.
Enpresak hori guztia onartzeko egoeran daude, beren ustez: «Izugarrizko» irabaziak metatzen ari dira, «eta ez dira lan-errentetara bideratzen».

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
