Elkarretaratzea, datorren astean epaituko dituzten Errenteriako gazteen alde
Iruñean izandako manifestazio batean gertatu ziren istiluen ostean atxilotu zituzten gazteak epaituko dituzte astelehen eta asteartean, Auzitegi Nazionalean. Gazteak azaroan utzi zuten behin- behinean aske, baina orain terrorismo delituaren salaketari aurre egin beharko diote.

Errenteriako bizilagunek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean herriko plazan, bertako hiru gazteak aske uzteko eskatzeko. Astelehenean eta asteartean epaituko dituzte. Auzitegi Nazionalak aginduta, 2017ko martxoaren 11n Iruñean izan zen manifestazio batean gertatutako istiluetan atxilotu zituzten hirurak, Beasaingo beste lagun batekin batera.
«Zazpi urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak lau auzipetuentzat, gertaerei ‘desordena publiko terrorista’-ren kalifikazioa emanez, nahiz eta Nafarroako Auzitegiak apirilaren 11ko auto batean ebatzi zuen ezin zitezkeela terrorismotzat jo», adierazi zuten. Delitu hori egotzita, gazteek zortzi hilabete egin zituzten Iruñeko kartzelan preso eta azaroaren 7an atera ziren kalera behin-behinean aske.
Elkarretaratzean bildutakoek hau nabarmendu zuten: «Prozesu honetan oinarrizko eskubideak urratu direla deritzogu, hala nola errugabetasun-presuntzioa eta askatasunerako eskubidea». Eta «kasu hau eta antzeko beste batzuk salbuespen-auzitegi batean» epaitzen ari direla gogorarazi zuten, «eta politikoki erabiliak direla neurriz gaineko zigorrak ezartzen saiatzeko». Horiek aintzat hartuta, gazteak absolbitzea eskatzen dute.
&discReturn;Azpeititik, elkartasuna
Gazteenganako elkartasuna beste herri batzuetara ere iritsi da. Esaterako, Azpeitian ere mobilizazioa egin zuten atzo arratsaldean. «Ez gara sartuko epaitzera manifestazio hark zer etekin eta zer kalte politiko ekarri zion hura deitu zuten eragileei. Iruditzen zaigu ongi baloratu behar direla horrelako ekintzak, gutako lau lagun zazpi urterako espetxean sartzea oso prezio garestia da kaleak hartu nahi dituen mugimenduarentzat», azaldu zuten.
Era berean, gazte hauen delitua «istiluak sortzea» besterik ez zela izan azpimarratu nahi izan zuten, alegia, «multinazional handien komertzioei harriak botatzea eta poliziari aurre egitea». Argitu zutenez, egun hartako istiluak poliziak berak hasi zituen, manifestazioa egiteko baimenik ez zegoela argudiatuz.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
