«Kryptos» blokearekin, Kaddi Lehman alemana 8c zailtasunean sartu da
Blokeko 8c gradua egin duen bigarren emakumezkoa da; joan den maiatzaren 14an lortu zuen. Lehmanekurtebeteko ekinaldiak behar izan ditu Balsthalen (Suitza) dagoen korapilo hori askatu ahal izateko.
Kaddi Lehmanek Ashima Shiraishiren lekukoa hartu berri du. Beste era batera esanda: alemana blokeko 8c gradua egin duen bigarren emakumea bihurtu da. Gogora dezagun estatubatuarra 14 urte besterik ez zituela egin zela ohore horrekin. Duela bi urte, Mt. Hiein (Japonia) dagoen “Horizon” sinatu zuen.
Lehmanek talde pribilegiatu horretan sartzeko Suitzako Balsthalen dagoen “Kryptos” blokea aukeratu zuen. Lehen igoera Franz Widmerrek lortu zuen, 2009an. Urte berean baina azaroan, Fred Nicolek bigarren igoera egin zuen. Eta honek Widmerrek eginiko proposamena begi onez ikusi zuen. Hots, biek ala biek zioten 8c dela.
Alemana, 8c graduan sartu den bigarren emakumezkoa izateaz gain, korapilo horren hirugarren igoerarekin egin da: «Pozarren nago zinez. Ez zait batere erraza iruditu, eta inolako zalantzarik gabe inoiz egin dudan boulder gogorrena da».
Urtebeteko ahalegina
“Kryptos” blokean izan duen eskarmentuaren inguruan lerrootako protagonistak honako hau adierazi du: «Iazko martxoan lehen aldiz ikusi nuen. Une jakin horretan hura askatzea ezinezkoa iruditu zitzaidan. Hala ere, nire buruan giltzatuta geratu zen. Lehen aldiz probatu nuenean, ezer gutxi egiteko aukera izan nuen; ia mugimendu guztietan ez nintzen mugitzeko gai. Baina ez nintzen ikaratu. Urte horren amaieran ‘Kryptos’ xede bezala hartzea erabaki nuen. Urrats txikiak egiten jardun dut, eta, azkenean, helburua biribiltzea lortu dut».
Irakurri bezala, Lehmani asko kostatu zaio “Kyptos” blokeak dituen mugimendu guztiak lotzea. Duela hamabost hilabete ezagutu zuen, eta ia urtebetez jo eta su jardun du: «8c graduko korapilo hori askatu aurretik Rocklandsen 8b bat egina nuen; nire bloke gogorrena zen. ‘Kryptpos’-ekin zera esan nuen: orain edo inoiz ez. Helburu horretan era egokian jardun ahal izateko, entrenamendu espezifikoak ere egin nituen».
Gero eta sasoikoago zegoen, eta pixkaka-pixkaka bada ere, helmuga gero eta hurbilago ikusten hasi zen: «Azken asteetan den-dena ematen eskalatu nuen. Jakin banekien maiatzean bero egingo zuela. Baldintza egokienetan jarduteko, arratsaldean lanetik irten eta han egiten nuen lo. Goizeko seietarako martxan nintzen. Gosaldu eta blokera oinez edo bizikletaz hurbiltzen nintzen. Saio gutxi batzuk egin ondoren, lanera bueltatzen nintzen».

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
