Donostiarrak Liga esku-eskura dauka
Lau estropada baino ez dira falta ETE Ligaren aurreneko edizioa amaitzeko, eta okerrik ezean Donostiarra izango da garaile. Ondorioz, Donostiarra bera lehiatuko da Hondarribiaren aurka igoerako play offean, datorren urtean Euskotren Ligan aritzeko. Atzo Ondarroan irabazi ostean, zalantza ia guztiak uxatu zituen.
Bezperan Hibaikak aurrea hartu bazion «Bantxari», atzo XXXIV. Ondarroako Banderan ez zen kolorerik izan. Donostiarrek luze bietan denborarik onena markatu zuten, Hibaika zortzi segundora –ia hiru traineruko aldea, alegia– zuela eta Tolosaldea, hirugarrena atzo, 19 segundora –sei traineru pasatxo, hain zuzen–.
Zortzi estropada puntuagarri osatu ondoren, Donostiarrak bost garaipen erdietsi ditu, birritan izan da bigarren eta behin bakarrik erori da laugarren posturaino. Halako erregulartasuna erakutsita, ez da harritzekoa bigarren sailkatuari, Hibaikari alegia, zazpi puntuko aldea ateratzea, eta zortzi Deusturi.
Aste erabakigarria
Datorren astean ETE Ligako hiru estropada jokatuko dira: XXX. Plentziako Ikurrina asteazkenean, larunbatean Donostian izango dute hitzordua eta, azkenik, domekan, Bilbon erlojuaren aurka itxiko dute astea. Bere aukerak baliatuz gero, Donostiarrak aurreneko postua bermatuko du, estropada bakarraren faltan.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
