HERRI KIROLAK
Puentelarran Arabako Trontza Txapelketa
Gaur 13.00etan jokatuko da Arabako Trontzalarien Txapelketa, hiru bikoterekin: Jon Lapazaran-Jose Angel Zubiaga, Ramiro Llanos-Juan Karlos Lopez eta Andoni Elizondo-Ernesto Alava.
Bestalde, Anoetako tren geltokiaren alboan dagoen belardian, sega neurketa berezia jokatuko da 19.00etan. Adineko segalari bikotea, Joakin Garmendia-Koldo Arzallus, bi emakumeren aurka lehiatuko dira: Alazne Etxaburua eta Ainhoa Maskearan. Gizonezkoek ez dute sega zorrozteko laguntzarik izango, 300 metro karratuko zelaia izango dute eta irabazten duenak Mahala etxeko otarra jasoko du.
Eta Kintopekoen idi demak bihar Berriatuko Merelludi auzoan (Milloi), eta gaur eta astelehenean Elgoibarren.

Sujets du jour
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Culture
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Sujets du jour