Oscar Romero pilotuak «Araba» marka eramango du 2019ko Dakarrera
Oscar Romero pilotu gasteiztarrak “Araba” marka eramango du 2019ko urtarrilaren 6tik 17ra egingo den Dakar Rallyaren hurrengo ediziora, probaren historiako 40.a, Arabako Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko Sailaren babesari esker. Lasterketan gidatuko duen KTM motor ofizialean eramango du Romerok “Araba/Alava” marka ikusgai. Etapa guztiak Perun izango dira.
Romerok bosgarren aldiz hartuko du parte Dakar Rallyan, 2006an eta 2007an mekanikari eta 2016an eta 2017an pilotu gisa aritu ostean. Parte hartu zuen azken edizioan lortu zuen sailkapenik onena, 48. postuan amaituta, eta 2019ko helburua azaldu zuen atzo: «Bi urtetan lasterketa ondo aztertzen, nabigazioaz ikasten eta materiala ezagutzen aritu naiz eta, 2019an, KTM ofizial bat izanik, espero dut Dakar Rallya lehenengo 25en artean amaitzea».
Zaleek Oscar Romero bera eta KTM moto ofiziala ezagutu ahal izango dituzte gaur bertan, Gasteizko Probintzia plazan, 11.30etik 13.30era. Nahi duenak argazkia atera ahal izango du pilotuarekin eta motoarekin eta, ondoren, Arabako Aldundiko webgunetik doan jaitsi.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
