Osasuna Magna eta Aspil derbira begira daude jada, garaipen itzelak lortu ostean

Osasuna Magnak eta Aspil Vidalek asteko lehen helburua bete zuten atzo. Eta nola egin gainera! Xotak 1-2 irabazi zuen Inter Movistarren kantxa zailean, eta tuterarrek 3-0ekoa sartu zioten Be Soccer UMA Antequerari.
Imanol Arregiren taldeak sekulako garaipena eraman zuen Torrejon de Ardozetik, Ligako talde onenetarikoa den Movistar Interren etxetik. Araçak lehen gola sartu zuen berdeentzat bosgarren minutuan, eta handik sei minutura etxekoek berdinketa lortu zuten.
Bigarren zatian, oso ohikoa ez den gauza bat egin zuen entrenatzaile nafarrak. Izan ere, nahiz eta 1-1ekoa mantendu eta etxetik kanpo jokatu, Araça jokalari-atezain bezala atera zuen Arregik. Eta bikain atera zitzaion esperimentua, Chinok 1-2koa sartu baitzuen 38. minutuan. Etxekoek ezin izan zuten berdindu eta Osasuna Magnak garaipenarekin itzuli zen.
Aspil Vidalek, aldiz, garaipena eta golik ez jasotzea zuen helburu. Eta biak bete zituen Be Soccer UMA Antequeraren kontra Tuteran. Partidako hiru golak bigarren zatian iritsi ziren. David Pazos, Javier Minguez eta Lucas Tripodi izan ziren nafarren golegileak. Garaipen hauei esker, Osasuna Magna eta Aspil Vidal lasaiago iritsiko dira astearteko derbira.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
