Ospital eta Ducassou finalerdietara sailkatu dira Garazin
Era oso desberdinean, baina Ospitalek eta Battitta Ducassouk Donibane Garaziko Superprestigioko finalerdietarako txartela lortu zuten atzo, hurrenez hurren, Mikel Gonzalez eta Monceri irabazita.
Mathieu Ospitalek oso erraz gainditu zuen Mikel Gonzalez bizkaitarra, 40-11, gorabehera handirik gabeko partida batean eta Peio Larralderen aurka borrokatuko da finalean leku bat lortzeko, hurrengo igandean, hilak 23.
Iazko txapeldun Battita Ducassouri, ostera, ikaragarri kostatu zitzaion Antton Monceren aurkako final laurdenetako partida aurrera ateratzea. 5-0 aurreratu zen Bordelen jaiotako aurrelaria eta hamalaunako berdinketa izan zen partidako lehena. Handik aurrera faboritoak hartu zuen aurrea markagailuan eta azkenean 40-33 nagusitu zen partida gogor eta estu batean.
Zesta desafioa
Buruz buruko txapelketaz gain, binakako desafio ikusgarri bat ere jokatuko da Gabon hauetan Euskal Herriko bi frontoirik garrantzitsuenetan, Gernikako Jai Alai-en (abenduak 22) eta Donibane Lohizuneko Campos Berrin (abenduak 27). Goikoetxea-Irastorza Egiguren-Lopezen aurka arituko dira bi partidetan.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
