Aurreneko erdi eskasa porrotarekin ordaindu du IDK Gipuzkoak
MANN FILTER 67
IDK GIPUZKOA 53
Sailkapeneko azkenekoen artean dago Zaragozako Mann Filter historikoa. Jokalari bikain askoak galdu ditu eta baita Victor Lapeña lako entrenatzaile bikain bat ere. Zoritxarrez, IDK Gipuzkoa ez zen Aragoikoen aje horietaz baliatu eta alde nabarmenaz galdu zuen atzo.
Gripearen erruz hiru jokalari falta zituen Azu Muguruzak eta Vivi Pierre-Louise bera ere ondoezik zebilen. Lyndra Weaver behintzat berresku- ratu zuten donostiarrek, eta Weaver bera izan zen gipuzkoarren saskiratzaile onena. Baina defentsan makal aritu ziren Azu Muguruzarenak, aurreneko erdian batik bat, eta porrotarekin ordaindu behar izan zuten.
Behin atsedenaldira 45-26 emaitzarekin iritsi ondoren, argi zegoen zerbait asmatu beharra zegoela markagailua iraultzeko. Defentsa asko hobetu zuen talde donostiarrak. Brittany Brownen jarioak –27 puntu– nolabait murriztu zuen aldea, eta Iulene Olabarriak hiruko zenbait lortu zituen. Hala ere, gutxi eginda nahikoa zuen Mann Filterrek partida irabazteko, ordurako uzta bilduta zuen-eta.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
