Saralegi eta Etxeberria aurrera eta Arria VI. finalera
Leaburuko pilotalekuan jokatu zen atzo Urrezko Aizkorako 5. jardunaldia.

Atzo eguerdian jokatu zen Leaburuko pilotalekuan Urrezko Aizkora lehiaketako 5. jardunaldia. Nagusietan Julen Kañamares parte hartzekoa zen baina, gau astuna igaro zuenez, Eloy Cortxerok bete zuen hark lagatako hutsunea. Sailkapen fasean ariketa desberdinak burutu ondoren, bigarren faserako Cortxero, Eneko Saralegi eta Josean Etxeberria sailkatu ziren.
Hiru horietatik Saralegik eta Etxeberriak jaso zuten txapelketan aurrera jarraitzeko txartel bana. Berrizen jokatuko da hil honen 27an (12.45ean) 6. jardunaldia.
Bestalde, 19 urtez azpikoetan bi neurtu ziren; Unai Zabala, Leaburuko aizkolari gazte fina, eta Aritz Aspiazu Arria VI.a. Azken hau sailkatu zen finalerako. Gogorarazi behar, 23 urtez azpikoen ekitaldia hil honen 28an, San Prudentzio egunez, jokatuko dela Armentian.
Jataben, 5Kirol
Larunbatean hasi zen Jataben Basque Sports-ek antolatzen duen 5Kirol izeneko txapelketa. Parte hartzaileak: Xabier Orbegozo Arria V.a aizkolariak eta Eizmendi harri-jasotzaileak osaturiko bikotea, Mikel Larrañaga aizkolariaren eta Peñagarikano harri-jasotzailearen aurka. Lan luzea ez bada ere, aski betegarria bai. Itxurazko prestakuntzarik ez daramanari itogarria gerta dakioke. Horrelako zerbait gertatu zitzaien Larrañaga eta Peñagarikanori, batez ere azken honi.
Azken proban, 45 ontzako enborrari trontzaz 10 mozketa egin behar zizkioten eta langintza honetan bi enbor aurretik sartu baziren ere, garaileak Arria V.a eta Eizmendi izan ziren; lan guztia egiteko 44 minutu eta 37 segundo behar izan zituzten. Bikote galtzaileak azken bi enborrak moztu gabe utzi zituen.
Goenatxo II.ari omenaldia
Azkoitiko harri-jasotzaile handiari omenaldia egin zioten larunbat arratsaldean. Eguerdian, haren balentria handi eta ugariak eta bizitzako beste hainbat gorabehera kontatzen dituen liburu mamitsua aurkeztu zen. Gero, arratsaldean, bi orduko kirol emanaldia eskaini zioten.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
