Udazken sasoia
Irail baketsuak, aldats markatu eta koskadunik gabe, urrira edo «-il» dagokion tokian erantsiz, urrilera ekarri gaitu; eta hara nola, malkar inguru dexente garo gorri alaiz dauzkagun. Izan ere, «garoil» deitzen diogu hainbat herri, herrixka eta baserritan: garo-biltze sasoi honek bere eginkizun lantsuak eskaintzen baititu, hego punttu goxoz lagunduta. Umore onez eta kantuan ere ba ote zebiltzan pentsatu behar, honako esaldi honetatik: «Gero eta solteago, baina oraindik ere garo-meta bakar batzuk ikusi ohi dira mendialdeko aldatsetan».
Esaldi polit dotore batekin egin dut topo Orotariko Euskal Hiztegian, sasoi honetako garoari buruz galdezka nenbilkiola: «Andretxo igar ximur bat, garo legorra baino zimurragoa»... han ibiliko zen bil eta bil, garo-meta jasotzen laguntzen...
Garo azpitarakoa, edo ikuilurakoa, hala nahi baduzu; ez nahastu beste «garo» zurixka eta hotzarekin, goiz garbi freskoetan eta belar bustiaren gaineko ur-ttanttatxo distiratsuz agertzen den bustia ere garoa baita, bere hotzean.
Baina, hara beste ñabardura polit bat, barnealdeko Gipuzkoan, Debagoienean, eta Araban ere esaten omen zena: «Arantzazun, garoileko Andra Mariz oihukatzeko meza». Bai, halaxe ospatu genuen joan zaigun garoilaren 9an ere. Bizi gaitezela poz sakonez denok, urrilean ere.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
