Andrés OSA «SAKONA»
Munduko sokatira txapelketa

Goma gaineko txapelketak dominak kolkoratuz hasi dituzte euskaldunek

Atzo hasi ziren Irlandako Letterkenny hirian goma gaineko munduko txapelketak. Gau osoan euri jasa eta elurra egin zuen eta ondorioz, sokan egin behar zuten aretoa blai egin zen eta lehiaketa beranduago hasi zen.

Atzo klub mailan jokatu zen. Hemendik talde asko joan zen. Gainerako lurraldeetatik partaidetza urriagoa izan zen. 560 kilotan euskaldunen lana oso ona eta probetxuzkoa izan zen. Urrezko domina Jon Lapazaranek zuzentzen duen Gasteizeko Badaiotz taldeak eskuratu zuen; bigarren Lesakako Beti Gazte izan zen (zilarra), eta brontzea, desenpatea egin ondoren, Laukizko Gaztedik irabazi zuen. Laugarren Holandako Monickendam taldea izan zen. 680 kilotan Zuraidek ez zuen zorte handirik izan. Urrea Cockhnillek, zilarra Muninchnillek eta brontzea Mountain Viewek.

Arratsaldean, 560 kilotan, gizonezkoetan, Irlandako bi taldek eskuratu zuten urrea eta zilarra eta brontzearen jabe Ibarra egin zen eta laugarren Gaztedi. 680 kilotan, mistoan, berriz, Moniockemdamek lortu zuen urrea. Zilarra Beti Gazterentzat eta brontzea Lagerwej holandarrarentzat Zuraideri irabazi ondoren. Gaur ere klub mailan jokatuko da (gizonezkoek 640 eta 600 kilotan eta 500 kilotan emakumezkoek).