KLIK
Donostiako inauterietako kartel irabazlea, plagioagatik erretiratua

Donostiako inauterietako kartel lehiaketako epaimahaiak ezohiko bilera egin zuen atzo eta, Paul Fuentes diseinatzaile grafiko mexikarrak aurkeztu zuen plagio salaketaren ondorioz, afixa erretiratzea eta irabazle aukeratu zuten irudiaren egileari, Maaher Abed-i, 1.000 euroko saria emateko agindua bertan behera uztea erabaki zuten. Haren izenik ez da palmares historikoan agertuko, aurkeztutakoa Fuentesen “Fashion Llama” lanaren plagioa dela egiaztatu baitute. Jatorrizko lanaren egileari «ordaina» ematea ere ebatzi zuten, «bere irudia iruzurrez erabiltzeak sor lekizkiokeen kalteengatik».
Argazkia: Abed-ek, Fuentesen irudia plagiatuta, aurkeztu zuen kartela. Ondoan, tamaina txikian, jatorrizko lana.

Sujets du jour
«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

Sujets du jour
«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Euskal Herria
Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

Sujets du jour
El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Sujets du jour