Basque Beer, «jatorria eta kalitatea» uztartuta

Euskal Garagardoaren Elkarteak Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektibo berria aurkeztu zuen atzo BECen egiten den Gustoko Azokan. Javier Ortegak, hamabi kidek osatzen duten Euskal Garagardoaren Elkarteko lehendakariak, azaldu zuenez, «Euskadiko garagardo sektoreko kideak batzeko beharrak bultzatuta» sortu zen Euskal Garagardoaren Elkartea 2014an eta ordutik izan dute atzo argia ikusi zuen marka kolektiboa sortzeko helburua. «Bertako ekoizpena bultzatuz lanpostu sorrerari, jasangarritasunari eta gure inguruko ekonomiaren garapenari laguntzen diogu», azaldu zuen.
Bere esanetan, «sektorearen eta kontsumitzailearen babesa bermatzea» ere izan dute jomuga. Izan ere, «jatorria eta kalitatea» dira Euskal Garagardoa markak bermatu nahi dituen bereizgarriak. Garagardogileentzat «laguntza tresna» izan nahi duen elkarteari eta marka berriari buruzko informazioa webgunean edo sare sozialen bidez jaso daitekeela adierazi zuen, «izan ere, markaren zabalkundea da etorkizunera begira dugun erronka nagusia».

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
