Maite UBIRIA
«Argala komando»

LAU LAPURTARREN ARGAZKIAK HORMAN ZINTZILIK DIRA ORAINO

Bi egun lehenago lehergailuz beteriko auto bat zeramala atzeman zuten Unai Parot Sevillan. Apirilaren 4 eta 5 artean, aldiz, 16 bat lagun atzeman zituzten Ipar Euskal Herrian. 30 urte igaro dira. Halere, Jakes Esnal, Frederic Xistor Haranburu eta Parot anaiek kartzelan segitzen dute, eta horien potretak hormatik noiz kenduko zain daude.

Duela 30 urte espetxean dauden lapurtarren irudia. (Bob EDME)
Duela 30 urte espetxean dauden lapurtarren irudia. (Bob EDME)

1990eko apirilaren 2an lehergailuz beteriko autoa zeramala atzeman zuten Unai Parot Sevillan. Lehenengo ezustea gaindituta, ondoko egunetan Guardia Zibilak ETAko «komando ibiltariaren» buru gisa aurkeztu zuen euskal herritarra.

Astebete luze igaro zen Urtsoa Parotek bere anaiari kartzelan lehen bisita egin zionerako. Bere ahotik heldu ziren Euskal Herrira itaunketa bortitzaren lehen oihartzunak. “Egin” egunkariak plazaratu zuen apirilaren 14an aldez aurretik “Enbata” astekariak jasotako lekukotasun gordina.

Carlos Divar epailearen aurrera eraman zutenean Unai Parotek ezin zuen hitz egin. Egoera horretan buruarekin bai ala ez erantzuteko aukera eman zion epaileak. Arantxa Zulueta abokatua bertan egon bazen ere, «azken unera arte Unaik ez zuen jakin bere abokatua zela, eta horretaz jabetu zenean soilik ausartu zen epailearen aurrean hitza hartzera», azaldu zuen Urtsoak. Atxiloaldian jasandako torturak salatu zituen.

Izan ere, atxiloketaldiaren kalbarioa amaituta Parot Carabanchelgo espetxera eraman zutenean, Madrilgo espetxetik 500 kilometrora, Bidasoaren iparraldean, polizia operazioa martxan zen oraindik.

Orotara hamasei pertsona atzeman zituzten frantziar poliziek, apirilaren 4 eta 5 artean. Horien artean, hainbat hedabidek «komando frantsesa» goitizena eman zioten arren Argalaren izenpean jardun zuen ETAren taldeko hiru kide: Frederic Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot. Baiona eta inguruetan gauzatu zen polizia operazioak izan zuen itzalaz ohartzeko garaiko hemerotekari behako bat ematea lagungarria izan daiteke. 90eko hamarkadaren hasiera hartan atentatuak eta atxiloketak bata bestearen atzetik gertatzen ziren. Ahantzi gabe GALek lehenagotik eragindako odolustea. Izan ere, «Ipar Euskal Herrian, lehen egunetik dosier judizial sensible baten aurrean geundela agerikoa zen».

Zalaparta handia

Jakes Abeberri “Enbata” astekariaren sortzailearen laguntzaz arakatu dugu garaiko testuingurua. Iparraldean ez ezik Parisen ere «harrabots handia» eragin zuten atxiloketak gertatu zirenean, mugimendu abertzalearen bozgorailu izan zen aldizkarian «15 bat lagun jarduten zirela» oroitu du.

«Erredakzioan izan edo idazkaritzan izan, gure ondoan izan genuen beti Zuberoatik Baionako Santespiritu auzora bizitzera etorri zen Parot familia», jarraitu du. Lapurdiko hiriburuan atzeman zuten, hain zuzen, Ion Kepa Parot, apirilaren 5ean. Ordu batzuk lehenago berarekin egin zuen topo Abeberrik, aldizkariaren egoitzan.

«Hego Euskal Herriko albisteen eta bertako egoeraren gaineko kontakizuna egiten zuen ‘Enbata’-ko irakurleentzat», azaldu du. Oroitzapen argiak ditu 90 urte eginak dituen ordezkari abertzale historikoak.

Xistor Haranburu eta Jakes Esnal, ordea, Donibane Lohizuneko Euskaldunen Plazan atzeman zituzten, aurreko arratsaldean, “Egin”-eko berriemaile izan zen Bixente Vrignon kazetariak idatzita utzi zuenez.

Frantziar Errepublikak emaniko nortasun agiriak zituzten urte luzeetan –1978tik 1988ra 28 ekintzatik gora burutu izana egotzi zieten– bi estatuetako polizientzat guztiz ezezagunak izan ziren ekintzaileok.

«ETAk inoiz osaturiko talderik erasokorrena zena erori zenean, denontzat ezustekoa izan zen hemengo herritar batzuk hor zirela jakitea», aitortu du Abeberrik.

François Roussely Polizia frantsesaren buruak atxiloketen harira eginiko adierazpenek ondo baino hobeto islatzen dute atxilotuen profilek sortu zuten harridura.

«Terrorista ertainak»

“Le Monde” egunkariak apirilaren 8an plazaratu zituen Rousselyren adierazpenak: «Herritar horiek bizimodu eredugarria zuten eta ez espainiar poliziek ez frantses poliziek ez genuen horien jardueren berri».

Baionako komisarian jarduten zuen polizia ikertzaile batek ildo beretik jo zuen egunkari berarekin mintzo zelarik. «Nahiz eta jakin bagenekien ETAko militanteek Frantziako Euskal Herria babes eremu gisara baliatzen zutela, ezin genuen espero frantses herritar batzuek horrainoko esku-hartzea izatea espainiar Estatuan eginiko operazioetan», nabarmendu zuen.

«Ez ziren gazte zoro batzuk, gizon helduak ziren, lana bazuten, familia osatua zuten, giro abertzalean murgiltzen ziren, bistan dena, baina pertsona aski anonimoak ziren, ezin genuen sinetsi kalean erregularki gurutzatzen genituen lagunak urte luzeetan ETAko kide hain aktibo izan zirenik», nabarmendu du, bere aldetik, Abertzaleen Batasuneko bozeramaileetako bat izan zen Abeberrik.

Apirilaren 14an “Le Monde”-k «terrorista ertainak» gisara deskribatu zituen «klandestinitatea lasaiki disfrutatu zuten komando sekretuko kideak». Bide batez, auzitegiek lau lapurtarrei ezarriko zizkieten zigor mardulak ezagutu zain egon gabe, «41 hilketa» bizkarreratu zizkien.

«‘Le Monde’-k lehen orrialdean jorratu zuen gaia, eta ez dut ahaztuko ‘Enbata’ jomugan ezarri zutela», zehaztu du zinegotzi ohi biarriztarrak. «Ionek berak eta bere taldekideek atentatuak egin eta ondoren horien kontakizuna gure aldizkariaren bidez egiten zuela idaztera ausartu ziren», salatu du Abeberrik.

“Egin” egunkariaren apirilaren 9ko edizioak Gilles Boulouque Parisko epaileak bederatzi euskal herritarrei harturiko deklarazioei buruzko behin-behineko informazioa jaso zuen. Frantziako hiriburura hegazkin militarrean eraman zituztela nabarmendu zuen.

«Bi estatuen boteregune ofizialen eta hedabide nagusien artean, frantses hiritartasuna duten euskal herritarrek ETAren izenean espainiar Estatuan eginiko atentatuetan ustez esku hartzeak harridura handia» eragin zuela azaldu zuen kronika horretan egoitza nagusia Hernanin zuen kazetak.

Madril eta Parisko agintariek «komando ibiltaria» desegin ondoren «polizien arteko elkarlanari begira garai berria» zabaldu zela aldarrikatu zuten behin eta berriro.

«Atxiloketa horiek Iparraldean giroa astindu zutela» azaldu du Abeberrik. «Abertzaleek, kasu, batzuek ez zuten ulertu hemengo herritarrek engaiamendua hain urrutira eramatea», oroitu du.

Gaur egun, ordea, «denbora guztientzat igaro» dela azpimarratu du “Enbata” astekariaren sustatzaileak. «Parot anaien, Esnalen eta Haranbururen egoera samingarria da oso, eta, dosier judiziala delikatua dela onartu arren, eta nola ez biktima guztien memoria gogoan izaki ere, Aietetik hona herri honek egin duen ibilbidea ere ezin dugu ahantzi», iradoki du.

Konfinamenduak hala aginduta telefono bidez eginiko elkarrizketaren amaieran «gehiengo politikoaren babesa duen desmartxaren norabidean, elkarbizitzaren alde, auzi honi aterabideak jartzeko ordua» dela defendatu du Jakes Abeberrik.

 

Un juicio en París sobre el que planeó la sombra de La tortura

El juicio contra las personas encausadas en relación al «Comando Argala» de ETA se abrió en la Cour d’Assises de París el 26 de mayo de 1997. A ese proceso acudieron desde la cárcel Jakes Esnal, Ion Kepa Parot y Frederic Xistor Haranburu. En el banquillo se sentaron otros tres vascos, detenidos en la operación policial de abril de 1990, pero que salieron luego en libertad. Se trataba de Bixente Garcia, Filipe Saez y Panpi Erremundegi, que fueron llevados a la cárcel en vísperas de que arrancará el proceso.

Siete magistrados de profesión integraban el tribunal. En las defensas, un plantel de abogados: Jean-François Blanco, Christiane Fando, Jean-Baptiste Etxeberri, y Maritxu Paulus Basurco.

En el acta de la acusación se hacía responsable al «comando Argala» de «22 atentados que causaron un total de 48 víctimas y más de 70 heridos».

«Para la defensa era una cuestión esencial la presencia de Unai Parot, ya que todo el dosier se había construido sobre sus declaraciones y a partir del momento en que él afirmaba que esas declaraciones habían sido obtenidas bajo torturas era imprescindible escuchar su testimonio e investigar, pues si esas denuncias se demostraban reales eran susceptibles de anular el proceso» recuerda para GARA el abogado Jean-Baptiste Etcheverry.

El periodista de “Libération”, Sorj Chalandon, asegura en una crónica publicada el 27 de mayo de 1997, que «aunque el Ministerio de Justicia (galo) expresó oficialmente su deseo de que Unai Parot fuera trasladado al tribunal, siete años después, Madrid sigue haciendo oídos sordos».

Paulus Basurco recuerda que «Xistor y Jakes pidieron ausentarse y pasaron el juicio en una sala contigua».

Etcheverry alude al duro relato de las víctimas durante el juicio. «Es cierto que cuando el dolor se expresa en la sala de un tribunal debe ser siempre escuchado» reflexiona el letrado, que, no obstante, habla de «una llegada masiva (de víctimas) a modo de demostración de fuerza en la sala».

El 19 de junio el tribunal condenó a los seis vascos a penas que iban de los seis años de prisión a la cadena perpetua. Maritxu Paulus Basurco recuerda como si fuera hoy «el pesado silencio que se hizo en la sala cuando fueron leídas las tres cadenas perpetuas». Maite UBIRIA