GARA
IRUÑEA

Francisco Mujika «Pakito» aske da, atxilotu eta ia 29 urte geroago

Zaragozako Zuerako espetxean zegoen Francisco Mujika Garmendia Pakito ordiziarrak kartzelaldia amaitu zuen atzo, Auzitegi Nazionalak onartu zuenez, eta 17.00ak aldera aske gelditu zen.

Kartzelaldi luze-luzea izan da Mujikarena, 28 urte eta bederatzi hilabetekoa hain zuzen ere. Eta legez behar baino urte gehiago egin ditu giltzapean, Estatu espainolak trikimailu baten bitartez Estatu frantsesean betetako urteak ez dituelako kontuan hartu.

67 urte ditu egun Mujikak. Gutxi gorabehera bost hamarkada luze egin ditu etxetik kanpo, frankismoaren azken urteetatik hain zuzen. 1992ko martxoaren 29an Bidarten atxilotu zuten Pakito, Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis eta Joseba Arregi Erostarbe Fiti kideekin batera, beharbada ETAren aurka inoiz eginiko sarekadarik ezagunenean.

Bederatzi urte izan zuten preso Estatu frantsesean eta 2000. urtean Espainiaratu egin zuten. Jarraian, Madrilgo Auzitegi Nazionalean zigor handiak ezarri zizkioten. Besteak beste Puertoko espetxetik pasa ondoren, azkeneko hamarkadan Zueran izan dute preso.

Berez, aspaldi egon behar zuen aske Mujikak Europako erakundeen aginduz, Estatu frantsesean betetako zigorra kontuan hartu behar zitzaiolako legez. Aldiz, hori saihesteko lege aldaketa bat bultzatu zuen Mariano Rajoyren Gobernuak 2014. urtean, aukera hori ezerezean utziz. Hori horrela, Giza Eskubideen Europako Auzitegira jo zuen Mujikak, Alberto Plazaola eta Santi Arrozpiderekin batera, baina epaitegiak ontzat jo zuen azkenean Madrilen egindako iruzurra eta, ondorioz, urte batzuk gehiago eman behar izan ditu espetxean. Bestalde, zigorraren hiru laurdenak beteta izateagatik baldintzapeko askatasuna zegokion Mujikari 2016tik, baina aukera hori ere ez du izan, lehen graduan izan baita beti.

Kaleratze data hurrengo urterako jarria zuen Auzitegi Nazionalak, baina, Mujikaren defentsak auzitegietan argudiatu zuenez, Fresnesen zegozkionak baino zenbait hilabete gehiago eman zituen preso, Espainiaratzearen zain. Tartean habeas corpus eskaera ere aurkeztu zuen presoak Zaragozako auzitegian, bere espetxealdia legez kontra luzatzen ari zirela argudiatuz, baina emaitzarik gabe. Orain, baina, agintari frantsesek onartu egin dute Fresnesen behar baino denbora gehiago izan zutela Mujika eta Auzitegi Nazionalak ezinbestean uzi behar izan du aske.

Azken asteotan gatibualdi luze-luzeak egin dituzten zenbait euskal presok utzi dute atzean espetxea. Mujika Garmendia bezalaxe, Iñaki Bilbao Beaskoetxea (28 urte), Josu Arkauz (29 urte eta erdi) edota Xistor Haranburu (30 urte) ere geratu dira aske. Haranbururen kasuan, hori bai, etxean zigorra betetzen ari da oraindik, neurri zorrotzekin.

Libertad condicional por auto judicial para Urrutia

Oier Urrutia González no tendrá que volver a prisión al haberse hecho firme el auto judicial que le concede la libertad condicional, admitiendo que reúne los requisitos necesarios para ello. Ha pasado once años y medio en la cárcel y en la actualidad estaba en Zaballa en tercer grado, tras fases en A Lama (Pontevedra), Navalcarnero (Madrid) o Daroca (Zaragoza). En esta última fase de Zaballa, ha estado prácticamente en prisión domiciliaria dada la crisis sanitaria y la presión de diferentes organismos, a la espera de que se resolviera el expediente de libertad condicional. En realidad Oier Urrutia tenía las cuartas partes de condena cumplidas desde setiembre de 2019, aunque no se le concedió el tercer grado hasta julio de este año (junto a Txus Martin y Sebas Etxaniz) y es ahora cuando se ha dado por finalizado su cautiverio. GARA