Mikel AGINAGALDE
TOLOSA
Entrevue
XABIER IZAGIRRE
XIRIMIRI KAFETEGIA (TOLOSA)

«Oraingoz ez dugu argirik ikusten tunelaren amaieran»

Garai latzak izaten ari dira ostalarientzat. Nola bizi izan duzue negozioan azken urte eta erdiko osasun krisialdia?

Egia esan, oso gaizki pasatu dugu egoera hori guztia. Izan ere, hilabete ugari egin ditu Xirimiri tabernak itxita, diru sarrera gutxirekin, faktura guztiak ordaintzera behartuta eta egoerari aurre egiteko instituzioen laguntza ekonomiko eskasarekin.

Tabernariek protokolo bereziki zorrotzak bete behar izan dituzue. Zein iritzi daukazu gobernuek ostalaritzaren sektorean hartu dituzten neurrien inguruan?

Gure ustez, ostalaritza ez da izan inolaz ere pandemiak okerrera egitearen erruduna, eta, hala ere, gure jardunaren aurka hartu dituzte neurririk gogorrenak. Argi dago ostalariok une oro eta zorrotz bete izan ditugula eskatu zaizkigun osasun neurri eta protokolo guztiak, baina behin eta berriz hartu gaituzte egoera kaskarraren erantzule.

Sektorea egun kinka larrian dago. Zer eskatuko zenieke agintariei zuen egoera hain kaltetua ez izateko?

Laguntza zuzen handiagoak eskatu nahi genizkieke. Izan ere, egin behar izan ditugun kudeaketa burokratiko guztiek laguntza jaso ahal izatea zaildu besterik ez dute egin. Behin dirulaguntzak lortuta, ezer gutxirako balio izan dute, faktura gutxi batzuk ordaintzeko asko jota.

Hainbat neurri murriztaile arindu egin dira azken asteetan ostalaritza sektorean. Zuen egoera ekonomikoa hobetzen laguntzeko balio izango dutela uste al duzue?

Neurri murriztaile horiek arindu ondoren arnasa pixka bat hartu dugula onartu behar dugu. Edonola ere, kalean jende gutxi ikusten da, eta jendearen aldartea ez da onena. Gainera, jende askok ohiturak aldatu ditu osasun krisia hasi zenez geroztik, eta horiek ez dira berri onak. Guk oraingoz ez dugu argirik ikusten tunelaren amaieran.

Iker AGIRREURRETA

AGIRRE-ETXE JANARI DENDA (ARRASATE)

«Herritarrak gertutasuna eta kalitatea hobesten ditu»

M.A.

Elikaduraren sektorean, ostalaritzan ez bezala, pandemiaren inpaktu ekonomikoa ez da hain nabarmena izan. Nola bizi izan duzue egoera?

Gure sektoreak, egia esan, gora egin du nabarmen ostalaritzarekin alderatuta. Osasun krisialdia hasi zenetik lanez lepo aritu gara. Harategian bakarrik ez, dendan ere salmentak asko areagotu dira azken urte eta erdian. Are gehiago, langileren bat edo beste ere kontratatu behar izan dugu. Beraz, oro har, ez dugu zailtasun handiegirik sumatu. Gainera, kontuan izan behar da Arrasate inguruan kooperatiba eta lantegi ugari dagoela eta egoera ekonomiko nahiko ona. Horrek lagundu du krisiari errazago aurre egiten.

Nabarmena da, bestalde, erosketa moduak aldatu egin direla gure gizartean azken boladan. «Online» salmenta, esaterako, areagotu al da zuen dendan?

Beste negozio eredu batzuetan online zerbitzuek indar handia daukate, eta joera hori gero eta nabariagoa dela onartu behar da. Jendeak erosteko forma berriak aukeratzen ditu, baina gure kasuan, aldaketa hori ez da hain agerikoa izan, nahiz eta zerbitzu hori eskaini eskaintzen dugun. Izan ere, auzoko denda izaki, gertutasuna eta produktuaren kalitatea hobesten du herritarrak guztiaren gainetik.

Uda gainean daukagu. Epe hurbilera begira, nola ikusten duzu zuen negozioaren etorkizuna eta bideragarritasuna?

Azkenaldian hitz egin dudan jendeak dio ohiturak aldatzen ari direla. Askok eta askok nahiago dute, lehen ez bezala, herriko edota auzoko komertzioan erosi eta kontsumitu. Agian gertatu dena izan da jendeak beldurra hartu diola supermerkatu handietara joateari, kutsatzeko arriskua dela eta. Joera hori guk nabaritu dugu, baina nire ustez, poliki-poliki eta beldurra galtzearekin batera, pandemia hasi aurretiko ohiturak berreskuratuko dira.

Antton ELIZEGI

KITTO TABERNA (HERNANI)

«Bi lan uztartu behar izan ditut»

M.A.

Pandemia dela eta, garai oso latzak bizi behar izan dituzue ostalariok. Zeintzuk izan dira zure kasuan zailtasunik handienak?

Zailtasunik handiena taberna bizirik mantentzea bera izan da. Ni, pertsonalki, tabernako zereginetan bakarrik ez, beste lan batean ere aritu naiz orain gutxi arte, zerga, gastu eta fakturak egunean eraman ahal izateko. Abendutik ekainera bi lan uztartu behar izan ditut, baina ezin izan diot erritmo horri jarraitu; txikitua nago.

Ez hori bakarrik, tabernako gainerako langileak kontratupean izanda, haien soldatak ordaindu behar izan ditut, diru sarrera askoz ere murritzagoarekin. Izan ere, azken urtean izan ditugun etekinak %75 gutxiago izan dira batez beste, eta horrek min handia egin dio tabernaren bideragarritasun ekonomikoari.

Instituzio publikoen partetik jasotako laguntza nola baloratzen duzu?

Hainbat erakunderen partetik era ezberdinetako dirulaguntza jasota ere, ez da nahikoa izan gutxieneko sosegu eta egonkortasun bat izateko. Udalak, esaterako, posible izan duen sostengua eman digu eta pozik nago zentzu horretan baina, ostera, Eusko Jaurlaritzak krisi horretan guztian izan duen jarrerarekin haserre nago. Jaso ditugun dirulaguntzek zulotxo batzuk estaltzeko soilik balio izan digute; ez dira inola ere nahikoa izan.

Tradizionalki mugimendu handia duen Ezkiaga pasealekuan dago Kitto taberna. Lehen bezain giro handia al dago gaur egun?

Osasun krisia hasi zenetik herriko giroa ia desagertu egin da. Arratsaldeko poteo tradizionalak beherakada handia izan du, ia desagertzeraino, eta Hernani bezalako parranda giro handiko herrietan beste leku batzuetan baino nabarmenagoa izan da joera hori. Osasun neurrien arintzeak arnasa pixka bat eman digula egia da baina, hala ere, uste dut ez dela inondik inora nahikoa. Mahaietan lau bezero gehienez eseri ahal izateak kontsumoaren beherakada dakar, eta hori hilabete amaierako fakturazioan ikaragarri nabaritzen da.

Yadir BETANCO

HARRESI TABERNA (HERNANI)

«Pienso que las cosas van a ir a mejor»

M.A.

Habiendo inaugurado el bar hace tan solo tres años, ¿cómo han vivido el último año y medio de crisis sanitaria y las constantes restricciones que se han venido imponiendo al sector de la hostelería?

La verdad es que ha sido un año totalmente desastroso. Las trabas y obstáculos que nos han puesto desde el principio, los horarios restrictivos, y en general las medidas sanitarias impuestas por los diferentes gobiernos han perjudicado mucho nuestra actividad. No entendemos cómo las medidas adoptadas para hacer frente a un problema de salud se han enfocado casi exclusivamente al sector de la hostelería. Creemos que las instituciones públicas deberían haber sido más flexibles para con nosotros.

En las últimas semanas se han atenuado algunas de las medidas impuestas al sector hostelero, principalmente en lo que a horarios y aforos se refiere. ¿Cómo lo valoran?

Todo lo que suponga una flexibilización de las medidas restrictivas hacia la hostelería es bienvenido, porque afecta de manera positiva a nuestro negocio. Por ejemplo, desde hace unos fines de semana en nuestro local hemos vuelto a dar cenas, y eso supone un gran respiro para el futuro de nuestro bar, ya que nuestros ingresos dependen en gran medida de esa circunstancia. El verano además, es una buena fecha para revitalizar el bar, ya que la gente suele tener ganas de disfrutar de las cenas en las terrazas.

Este año tampoco se van a celebrar los sanjuanes y el verano está ya a la vuelta de la esquina. ¿Cómo ven el futuro más próximo? ¿Encuentran motivos para ser optimistas y seguir hacia adelante?

Yo soy una persona siempre optimista y no soy de los que pierde la esperanza fácilmente. Además, veo con ilusión que últimamente se haya recuperado en gran medida el ambiente del pueblo. La gente de Hernani sale más a la calle a dar una vuelta y tomar algo y parece que poco a poco se está recuperando el ánimo. Últimamente siempre pienso que las cosas van a ir a mejor, pues que vayan a peor es difícil.