BEGIRADA

Kutxa Bira, bete beharreko ametsen gordeleku

Martxoaren 20an hasi zen Kutxa Bira Argentinan, eta, maiatzaren 30ean Seguran bukatu aitzin, laurogei herritik gora zeharkatu zituen, herritarren ametsak, ilusioak eta desirak bilduz. Orain, Lazkaoko Beneditarren dokumentazio zentroan jaso dituzte horiek guztiak. Amaierako ekitaldian iragarri lez, Iparra-Hegoa kultur elkarteak guzti-guztiak bete daitezen lan eginen du.