BEGIRADA

Auzoari eta auzotarrei gorazarre, Mandelaren bidez

Ez dago motibo berezirik, ez urteurrenik; ezta beharrik ere: Amsterdameko Udalak Zuidoost auzoaren «harrotasun eta pertseberantzia» goratu nahi zituen eta Nelson Mandela Park-en monumentu berria inauguratu du. Buruzagi hegoafrikarraren esaldi bat hartu du ardatz horretarako Mohau Modikaseng artistak: «Besteen gizatasunaren bitartez gara gizaki».