KLIK
Jaguarrak zaindu eta ulertu, babesteko

Galtzeko arriskuan dauden jaguarrek eginkizun garrantzitsua dute bizileku dituzten ekosistemetan. Harrapariak izaki, desagertzen direnean, gainerako fauna eta flora bera ere deskontrolatu egiten dira. Ezinbesteko katebegi dira, beraz. Horretaz jabetuta, Latinoamerikako toki askotan felido hauentzako babeslekuak ugaritu egin dira azken urteotan, espezieaz ikasi eta harekin gozatzeko, baina, batez ere, hura zaintzeko. Lerroon gainean, esaterako, Mata Ciliar elkarte kontserbazionista brasildarrak zaintzen duen Potira jaguar emea ikus dezakezue, begietako infekzio bat artatzen dioten bitartean. Animaliak (ere) babestu ezean, etorkizun latza dator.
Argazkia: Carl DE SOUZA | AFP

Euskal Herria
«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Euskal Herria
Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

Sujets du jour
«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Monde