GARA
GASTEIZ

Musika elektronikoaren sorkuntza eta emakumeak, Artiumen

Artium museoak «She Recalibrates» erakusketa jarri du ikusgai. Film, marrazki eta objektuen bidez, musika elektronikoaren sorkuntzan aitzindari izan den egile talde baten irudia du ardatz Aura Satzen proiektuak; egile horien artean dira Daphne Oram, Laurie Spiegel eta Beatriz Ferreyra. Ion Munduateren «Cuerpos por un momento» erakusketa ere ireki du museoak. Erakusketako pieza nagusia «Lucía con zeta» da, 1998an eginiko bideo bat.

Filmen eta marrazkien bidez, musika-sorkuntza elektronikoaren arloan aitzindari izan diren emakumeen irudia du ardatz Aura Satzen “She Recalibrates” proiektuak. Daphne Oram, Laurie Spiegel eta Beatriz Ferreyraren presentzia aipa daiteke, filma eskaini baitie Satzek.

Paper beltzaren gainean egindako hamabost marrazki ere aurkeztu ditu erakusketan, eta horien izenburuetan hainbat egileren izenak agertzen dira: Pauline Oliveros, Wendy Carlos, Delia Derbyshire, Eliane Radigue, Else Marie Pade, Maryanne Amacher, Tara Rodgers, Suzux Coulbe eta Micheline Coulombe Saint Marcoux.

Martxoaren 27ra arte ikusgai dagoen erakusketari izena ematen dion sail honetako marrazki bakoitzaren gainean Satzek lente lentikular bat jarri du.

Bestalde, erakusketan hainbat beira-arasa daude, sortzaile horietako batzuekin lotutako objektuak dituztenak: argazkiak –batean, adibidez, Daphne Oram ageri da 35 mm-ko film gardeneko zerrendak margotzen, “Oramics Machine” izenekoetan erabiltzeko–, liburuak, partiturak eta diskoak, besteak beste.

Ion Munduate

Ion Munduateren “Cuerpos por un momento” erakusketa ere ikus daiteke Artiumen, Testuinguruak Bilduma Batetik Abiatuta programaren barruan, maiatzaren 29ra arte. Erakusketaren pieza nagusia “Lucía con zeta” da, 1998ko bideoa, 2020an erosi zena Bilduma Partekatua ekimenaren esparruan. Erakusketa hau dela eta, Artium museoak Sergio Pregok idatzitako argitalpen bat plazaratu du. Testuinguruak Bilduma batetik Abiatuta programak bere helburuen artean du Artium Bilduma Museoaren ezagutza sustatzea, artista beraren beste pieza batzuekin batera erosi berri diren lanak aurkeztuz. Marrazkia eta oharra daude “Cuerpos por un momento”-n jasotako lanaren jatorrian: “Caja Roja”, (1998); “Lucia con zeta”, (1998); eta “Traduciendo Locus, Cuaderno 1”, (2016), azken hau Blanca Calvorekin egina; artistaren ibilbideko hainbat unetan egindako bideoak dira.

Mugimenduan dagoelako bihurtzen da zerbait beste zerbait, aurreko une baten eta ondorengo une bitartegabe baten artean kokatzen delako. Mugimendu bakoitza kontramugimendu batean oinarritzen da, edo mugimendua berreskuratzean konpentsazio edo “arnas hartze” bat gertatzen da, eta horrek sortzen du haren bolumena. Dantzaren ikaskuntzak eragindako gelditasun-egoera batetik, artistak mugimenduan eta bere praktikan berriz pentsatzen hasi behar izan zuen, gorputz galduarekin berriz elkartzeko.

Prozesu, performance edo bideo bakoitza marraztuz hasten zen. Marraztutako lehen izakiak, “Personne” (Inor ez) izenekoak, “Lucía con zeta” (1998) lanean, oinez ibiltzen ikasten zuen. Marrazki-sailak mugitzera bultzatzen zuen, mugimendu-esaldiak sortzera. Idatzohar eta idazketaren nozioak eragiten du pieza hau mugi dadin. Hauxe izango litzateke bere lehen mugimendu-partitura, denbora, izateko denbora harrapatzeko ahaleginean.

El guggenheim saca sus fondos y celebra a lo grande su 25º aniversario

Una muestra con 38 automóviles seleccionados por Norman Foster (“Motion. Autos, Art, Architecture”, a partir del 8 de abril) y otra en otoño que permitirá ver al completo los fondos propios del Guggenheim de Bilbo son las dos grandes apuestas del centro para este año, que en octubre celebrará su 25º aniversario.

Además, del 19 de octubre y hasta el 30 de noviembre, la entrada será gratis para los ciudadanos de la CAV: «Una manera de agradecer a la comunidad el arraigo del museo», explicó ayer el director del Guggenheim de Bilbo, Juan Ignacio Vidarte, y de ayudar a reactivar el entorno, en la línea del que va a ser el lema del aniversario: “El arte inspira futuro”.

Entre el amplio programa de actividades previstos –exposiciones, conciertos...– se incluye una nueva proyección de luz y sonido sobre la fachada, un espectáculo que hace cinco años reunió a 300.000 espectadores. GARA