Musikaren Zaramagak
Laster etorriko da berriro martxoaren 3a, eta 1976ko hilketak gogoratuko ditugu. Gasteizko Zaramagan garaiko gobernuak prestatuta al zeukan, aldez aurretik, langileen aurkako sarraski hiltzailea? Galdetzea ere! Martin Villak esan du ez zegoela pentsatuta langileen masakrea. Baina Poliziak gustura egin zuen tiro. Estatuaren Poliziak bost langile exekutatu zituen. Martin Villarekin batera, gainerako gobernukideak ere hilketen arduradunak dira.
Sarraskiari eskainitako lehen abestia Lluis Lachen “Campanades a mort” izan zen, 1976an; urte berean egin zion abestiari euskarazko bertsioa Gorka Knörrek. Euskal rock hasiberriak ere egin zuen ekarpena Koska taldearen “Zaramagako boza” abestiarekin (Bihozkadak, IZ, 1978): «… galde zan, nahi badun, galde zan Zaramagako bozaz, Gasteizen izan zen hotsa. Odolak ezkutatzen du larrosa-arantza zorrotza, Gasteizko martxoaren hirua…». Zaramak ere egin zuen ekarpena: «Kaleak gorriz tindaturik, ta betiko gezurrak esaten dituztenek hitz egiten zuten justiziaz». Eta Betagarrik: «kaleetan oihukatzen zenuten greba orokorra hiria zuek bihurtu zenuten borroka adibidea».
Martxoak 3 elkarteak 30 abesti jaso ditu gertakarien harira, hemen egileak: Pepe Taranto, Mossin Nagant, Xuorum, Acera, 20. Giante, Ze Esatek!, Kuraia, Oliba Gorriak, Kodigo Norte, Inurri Gorri, Silikonay, El Trono de Judas, Miel de Hiel, Rockaina, Soziedad Alkoholika, Hachazo, Los Chicos del Maiz, Indarrap, Jon Garai.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
