Miguel Angel Llamas: «Lortu dugu etxe askotan torturaz hitz egitea»
Datorren ekainaren 25ean torturaren biktima izan direnak aitortzeko eszenatoki bilakatuko da Iruñea: Nafarroako Torturatuen Sareak manifestaziora deitu du egun horretarako.

Aldarrikapenerako eguna izango da datorren ekainaren 25a Iruñean, Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezpera. Baluartetik abiatuko den manifestazioan, joan den otsailaren 12an aurkeztu zuten Nafarroako Torturatuen Sarearen helburuak jarriko dituzte mahai gainean.
Miguel Angel Llamas “Pitu” sareko kideak NAIZ Irratiari azaldu zion «tortura izan denaren aitortza eta hori sufritu dutenen errekonozimendua» dela egun horretan aldarrikatuko dutena, baita hori «berriz ere ez gertatzeko bermeak» eskatu ere.
Elkartean pozik daude Estatuko segurtasun indarrek torturatutako pertsonen errekonozimenduaren alde azken urteetan, eta batez ere azken hilabeteetan, emandako pausoekin. «Harreman oso sendoak» eraiki dituztela esan zuen torturatuen sareko ordezkariak, eta «espektro politiko-ideologiko osora» heldu direla gaineratu, egin behar diren urratsak «kontsentsu sozial handiarekin» egin behar direla uste baitute.
Izan ere, egiteko dagoena asko da oraindik: «Eskatzen diogu nafar Gobernuari egin dezala, EAEn bezala, ikerketa ofizial bat, independentea eta oinarri zientifikoekin, jakiteko noraino iritsi den tortura».
Nolanahi ere, pozik dira Torturatuen Sareak izan duen harrerarekin. Honen sorrerak ekarri du «etxe askotan lehen aldiz hitz egitea torturaz»; jakin badakite «kutxa mingarri bat zabaltzea» dela, zenbaitek urte asko daramatela hori ireki gabe eta, zentzu horretan, 60ko hamarkadatik hona «tortura sufritu duten guztiengana» iristea da, diotenez, euren nahia eta asmoa.
Atxikimenduak
Joan den larunbatean emandako prentsaurrekoan, Nafarroako Torturatuen Sareak torturaren aurkako manifestua aurkeztu zuen, eta atxikimenduak lortzeko lanean dabiltza orain. «Gertatutakoa argitzea» eskatzen dute bertan: «Inori, inoiz, ez dakiola berriro gerta».

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
