Aznal eta Asiron, EH Bilduren apustua Parlamenturako eta Udalerako
EH Bilduko Nafarroako eta Iruñeko mahai politikoek Laura Aznal eta Joseba Asiron proposatu dituzte datozen hauteskundeetan Parlamentuko eta Iruñeko zerrendaburu izateko, hurrenez hurren. Hautagaiak proposatzeko prozesuak zabalik jarraituko du asteburuan.

EH Bilduren Nafarroako Mahai Politikoak Laura Aznal proposatu du datozen hauteskundeetan Nafarroako Parlamenturako zerrendaburu izateko, eta Iruñeko Mahai Politikoak, berriz, Joseba Asiron Iruñeko Udalerako zerrendaburu izatea proposatu du. Ohar batean EH Bilduk atzo azaldu zuenez, hautagaiak proposatzeko barne prozesuak zabalik jarraituko du maiatzaren 8ra arte. Hala, datozen asteetan EH Bilduren oinarriek aurkeztutako hautagaitzak bozkatu beharko dituzte, koalizioaren barne araudian jasotzen den bezala.
Kasu bakoitzean hautagaitza bakarra balego, bozketa maiatzaren 12an, 13an eta 14an egingo litzateke. Hautagai zerrenda bat baino gehiago egonez gero, berriz, haien arteko eztabaida prozesu bat egingo litzateke maiatzaren 11tik 25era bitartean, eta bozketa maiatzaren 26an, 27an eta 28an egingo litzateke.
«Konfiantza osoa»
EH Bilduren Nafarroako Mahai Politikoak uste du «Aznalek sinesgarritasun politiko eta profesional egiaztatua» duela, «azken urteotan EH Bildun erakutsi duena, Ezkabarteko zinegotzi eta parlamentari gisa, eta baita Volkswagenen egin duen hogei urteko ibilbidean ere». Era berean, «Laurak EH Bildu eta Nafarroa libre, feminista, sozial, iraunkor eta ekologista nahi duen gehiengo soziala ordezkatzeko duen gaitasunean eta egokitasunean sinesten dugu», gaineratu du Mahai Politikoak. «Laurak paper garrantzitsua jokatzea espero dugu hazten doan eta gehiengo sozial hori bildu nahi duen proiektuan».
Iruñeko EH Bilduren Mahai Politikoak, bestalde, nabarmendu du Asiron dela «Iruñerako hautagai egokiena nahi dugun hiria eraikitzen jarraitzeko. Etorkizuneko Iruñea, aniztasuna errespetatzen duena eta jasangarritasunaren alde egiten duena. Ezkertiarra, feminista eta arrazakeriaren aurkakoa».
EH Bilduren mahai politikoek «konfiantza osoa dute bi pertsona hauengan zerrendaburu izateko, justizia sozialaren, aberastasunaren banaketaren eta demokraziaren eredu propioa eraikitzean sinesten dutelako».

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
