Jim WATSON AFP
BEGIRADA

Hautu esanguratsua baina ez harrigarria

Kuba, Venezuela eta Nikaraguari Ameriketako Gailurraren ateak itxi eta erabakiaren ondorioz Mexiko, Bolivia, Honduras eta beste estatu batzuetako presidenteek bertaratuko ez zirela iragarri ostean, Joe Biden AEBetako presidenteak Jair Bolsonaro brasildar mandatari ultraeskuindarrari lehentasunezko tratua eskaini zion atzo gailurrean, justuki bi agintarien arteko harremana batere ona ez denean. Gertaerek argi utzi dituzte Amerikaren aniztasun politikoa eta AEBen nagusitasunaren galera, baita Joe Bidenen lehentasunak ere.