Mina nirea da
Israelgo agintariak eta Alemaniako kantzilerra suminduta daude Mahmud Abbas Palestinako Agintaritza Nazionaleko presidenteak asteartean Berlinen esan zituenak direla eta: Israelgo Armadak egunero hiltzen dituela palestinarrak. Hori ez zioten galdetu, ordea, baizik eta 1972ko Olinpiar Jokoetan Munichen izandako atentatuagatik barkamena eskatuko ote zuen. Barkamena, juduei? Israeli? Alemaniari? Alemanian esan baitzuen hori, bertako kantzilerrarekin eman zuen prentsaurrekoan.
«1947tik gaur artean, Israelgo Gobernuak 50 sarraski egin ditu Palestinako 50 herritan. 50 sarraski, 50 holokausto, eta oraindik egunero izaten dira Armada israeldarrak eragindako hildakoak». Izan ere, azken asteotan 50 palestinar inguru hil ditu Israelgo Armadak, tartean 15 bat haur. Ez zioten hori galdetu, ezta Israeli barkamena eskatzeko exijitu behar ote dion ere. Beharbada oraindik ez delako horretarako momentu egokia, lehenago palestinarrak hiltzeari utzi eta lurralde okupatuetatik alde egin beharko lukeelako Israelek. Ez zioten hori galdetu eta orain denek gaitzetsi dituzte Abbassen hitzak.
Suminduta erantzun zuen Israelgo lehen ministro Yair Lapidek, besteak beste, Abbasek juduen sufrimendua mespretxatu balu bezala, juduek sufrimenduaren monopolio tristea balute bezala. «Ez nuen holokaustoaren berezitasuna ukatzeko asmorik», desenkusatu zen Abbas biharamunean. Alferrik. Alde batetik, ez diotelako desenkusarik onartuko eta, bestetik, ez zuelako holokaustoak eragindako min itzela gutxietsi. Aitzitik, sufrimenduaren erreferentzia gisa aipatu baitzuen holokaustoa bere herriaren sufrimendua azaltzeko.
Baina Israelgo agintariek ezin diote inori aitortu eurek arma politiko gisa erabiltzen duten eta nahi duten guztia egiteko bide ematen dien mina.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
