Marisol RAMIREZ FOKU
BEGIRADA

Patronalak ez du oparirik egiten

CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuetako kideek Metaleko Lantegien Bizkaiko Federazioaren egoitza aurreko biribilgunean trafikoa hogei minutuz eten zuten atzo, metaleko hitzarmenaren negoziazioaren blokeo egoera salatzeko. Federazioari gogorarazi zioten hiru greba egunen atarian daudela eta, mahai gainean eduki nahikorik ez dagoen bitartean, atzoko ekintzaren antzekoak egiten eta lantegi guztietan grebak antolatzen jarraituko dutela: «Federazioak metaleko hitzarmena blokeatzen jarraitzen badu, Bizkaian ez da normaltasunik egongo».