Lakuak zentral eolikoa ataletan zatitu duela salatu du Mendiak Askek
Arabako Mendiak Aske plataformak salatu duenez, Lakuako Gobernuak Gasteizko Mendietako zentral eolikoa, «faltsuki Azazeta deitzen dutena», atal ezberdinetan zatitu du. «Maniobra horrekin, azken erabakia Eusko Jaurlaritzaren esku geratzen da, Estatuko Gobernuaren esku egon beharrean», azaldu du.
Arantxa Tapia sailburuak aditzera eman zuen Labrazako parkearen proiektuak baimena jaso duela eta Azazetakoak berehala izango duela.
Plataformak salatu duenez, «Labrazako kokalekuan, aerosorgailuek osatzen duten alderantzizko U-a hegaztien pasabide naturala da, eta aurretik iragarritako heriotza bihurtu da. Nolanahi ere, probatu ez diren gailuak dira, eta eraginkortasuna zalantzazkoa da». Manifestaziora deitu dute maiatzaren 20an, «arbuioa, mesfidantza, eta erresistentzia kaleratzeko».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»
