Kaikua bete talentu
Ez dakit nondik hasi. Kaiku halakoa! Baina ez da nire zorroztarria gai gustagarri kamutsen faltan delako! Areago, aste honetan pilatu egin zaizkit hartutako notak. Tira, Murgoitio, harira! Egia esan, ez dakit Txinan estreinatu duten Untxi urtearekin lotuta dagoen, globalizazioa globalizazio, baina deigarria egin zait AEBetatik heldu den notizia. Hara, “ehiztari bat hil da txakurrak tirokatuta”. Kolpea gero! Gertaera horrek ezustean zabaltzen du gaurko zibilizazio-krisien pandemia ulertzeko talaia.
Eta Europan geratuta, tankeen pandemia albiste. Izango da hortik “tankeen diplomazia” kontzeptu berritzailea patentatuko duena. Negargarria ez balitz, barregarria litzateke. Birusena hasi zenean Euskadi musukoak egiteko gai ez zela jakin genuen, garaiko ditxosozko “bikaintasuna” atakan utziz. Eta orain tankegintzan dugu ahulezia! Ama, ama! Izan ere, nago ni, bidaltzen hasita, bakearen izenean betiere, Zisjordaniara ere bidal zitezkeen, inbasioak inbasio!
Serio, Murgoitio, demontre! Bale ba! Fededuna ez banaiz ere, sinetsita nago hainbeste tanke bidalita Itsas Beltzaren iparrera, made-in askotakoak, anabasa baino ez dela sortuko, ustez aliatuak direnen artean. Piezen saltsa! Ekonomia zirkularraren porrota abiapuntu: tanke baten piezek ez dute bestean balio, matrikula-euskarriak berak ere! Gainera, tanke asko mantentze-lanen faltan dira. Eta makinistentzat udako ikastaroak prestatu behar, udan!
Total, jelkideek eman berri dute arerioari aurre egiteko modu eraginkorrena. Guda zelaian Ukrainako mertzenarioak kaikuz janztea! Diotenez, hanketatik kakaztuko dira Errusiako mertzenarioak. Are kakaztuago ere, txapela buruan eta batailoi bakoitzean kaxarranka dantzan hasten badira! Ikustekoa izango! Ene, ene! Zenbat talentu politikan galduta!

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
