Senperen herriko bozak dituzte bihar, udal gobernuko krisiaren ostean
Iazko urriaren 8an udal gehiengoa hautsi zen Senperen. Egun horretan Senpere Bai talde abertzaleko bost hautetsik kargua uztea deliberatu zuten; hain zuzen, 2020ko herriko bozen ondotik auzapez izendatua izan zen Dominique Idiartekin aliantza eginik udal gobernuaren partaide ziren horiek.
Ordurako, Idiarten taldeko bertze bost zinegotzik kargua utzia zuten. Hala, oposizio taldeko hautetsiek dimisio ofiziala emanik, Prefeturak hiru hilabeteko epean hauteskundeak egitera behartzen duen prozedura abiatu zuen.
Bihar eginen den lehen itzulirako hiru zerrenda aurkeztu dira. Hala, Dominique Idiartek berrosatu duen Elgarrekin Senpererentzat hautagaitzak aurrez aurre izanen ditu, alde batetik, aurreneko bozetan aliatu izan zuen talde abertzalea eta, bestetik, udal oposizioak libre utzitako eremutik sustaturiko zerrenda berria.
Christophe Jaureguy izanen da Hats Berri izena hartu duen ezkerreko hautagaitza abertzaleko lemazaina. Bernard Elhorga izanen da, berriz, Egin Senpererentzat zerrendako burua.
Bihar inork gehiengo osoa lortzen ez badu, hilaren 26an bigarren itzulia iraganen da Lapurdiko herrian.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
