Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Arreta euskaraz jartzeko kanpaina martxan da

Osakidetzak kanpaina bat abian jarri du, herritarrek osasun arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten erregistratzera animatzeko. Erregistro horren helburua da, eskariaren arabera, asistentzia maila desberdinetan behar diren osasun zerbitzuen euskarazko eskaintza integrala artikulatu ahal izatea. Dagoeneko erabiltzaileen %77 inguruk adierazi du zein hizkuntzatan jaso nahi duen arreta, eta %19ak euskaraz artatua izatea aukeratu du. Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2022-2028 III. Planean jasotako konpromisoetako bat da.