Goalball-a, TERAPIAtik abiatutako kirola
Itsuentzat eta ikusmen urritasuna dutenentzat propio sortutako kirola da goalball-a. Iruñean jokatu ziren Bigarren Mailako partidak.

«Goalball kirolaren oinarria II. Mundu Gerran dago, gerraren ondorioz itsu geratzen ziren pertsonentzako terapia moduan sortu zen», azaldu zuen Pablo Segura Torresek, Nafarroako pertsona itsuentzako kirol elkarteko presidenteak. Terapia izatetik, beraz, kirol inklusiboaren ikur izatera garo da. Iruñeko Azpilagaña kiroldegiak jaso du asteburu honetan Estatu espainoleko Bigarren Mailako jardunaldia eta bertan bost talde lehiatu dira: hiru euskal talde (Hamaika Gasteiz, Hamaika Bilbo eta Nafarroa), Kataluniako bat (Bartzelona) eta Aragoikoa bestea (Zaragoza). Aurreneko aldiz jokatu da Nafarroako hiriburuan. 2015ean jaio zen pertsona itsuentzako kirol elkartea eta «hazkuntza betean» daudela onartu zuen Segurak. Baloia 9 metroko atean sartzea da helburua eta aurkariak hori saihestu behar du. Baloiak barnean dituen kriskitinak dira jokalarien gida eta gol gehien sartzen duen taldeak irabazten du. «Kontzentrazio handia eskatzen duen kirola da; dinamikoa, ikusgarria eta oso azkarra izan ohi da jokoa», adierazi zuen Segurak. 1976tik Paralinpiar Jokoetan jokatzen da eta azken edizioko txapelduna Brasil izan zen ( Txinari 7-2 irabazita).

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
