GARA
BILBO

Behin-behineko 130 kontratu finko egin beharko ditu CAF enpresak

Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio LABi, eta behin-behineko 130 kontratu finko egitera behartu du CAF enpresa, sindikatuak aditzera eman zuenez.

Apirilaren 25ean LABek Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu zuen Beasaingo CAF enpresa «iruzurrezko erabilera egiten ari zela ekoizpen gorabeherengatiko behin-behineko kontratuekin».

Sindikatuak nabarmendu zuenez, CAFen egiten diren behin-behineko kontratuak «guztiz aurreikus daitezkeen lanak gauzatzeko dira». Hori horrela, behin-behinekotasun horren iraupena hiru hilabetekoa izan beharko litzateke, gehienez. Baina, LABek salatu duenez, enpresak, modu arruntean, urtebeteko behin-behineko kontratuak egiten ditu. «Enpresarekin gaia landu arren, ateak itxi zizkion egoera bideratzeko aukerari», azaldu zuen LABek.