Gasteizko Parlamentuak eraso matxisten aurkako protokoloa berrikusteko eskatu du
Gasteizko Parlamentuko indar guztiek, Voxek izan ezik, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako protokoloak eta erakundeen arteko akordioak berrikusteko eskatu zuten atzo. EH Bilduk proposatu zuen berrikuspena, azkenaldian Euskal Herrian izan diren bi erailketa matxistak direla eta.

Parlamentuak Lakuako Gobernuari eskatu dio indarkeriaren kontrako protokoloak eta erakundeen arteko akordioak berrikusteko. Ekimena EH Bilduk aurkeztu zuen, maiatzean Orion eta Gasteizen izandako erailketa matxistak direla eta. Vox izan zen aurka bozkatu zuen bakarra.
Maiatzaren 16an, bikotekide ohiak Lourdes del Hoyo hil zuen Orion, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Hilaren 28an, haurdun zegoen Maialen Mazon hil zuen bikotekide ohiak, alabaren aurrean. Eztabaida piztu zuen kasuak, Ertzaintzak bazekielako ustezko hiltzaileak ez zuela urruntze agindua betetzen. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak aitortu zuen ez zutela lortu Mazon babestea.
Halakorik berriro gertatzea ekiditeko indarkeria matxistaren protokoloak eta erakundeen arteko akordioak berrikusteko eskatu zuten Parlamentuko indarrek. Gaineratu zuten lan hori etengabe egiteko batzorde bat behar dela, adituz eta indarkeria jasan duten emakumeekin lan egiten duten profesionalez osatua. EH Bilduko Oihana Etxebarrietak salatu zuen erakundeetan gaiaren inguruko informazioa eskasa dela eta arazoari aurre egiteko baliabide ekonomiko gutxi dagoela. Elkarrekin Podemoseko Isabel Gonzalezek harekin bat egin zuen. EAJko Leixuri Arrizabalagak aitortu zuen prebentzioaren arloan «urrats gehiago» egin behar direla. PSEko Gloria Sanchezek adierazi zuenez, genero indarkeriaren aurkako neurri gehiago behar dira. PP+Cs taldeak ekimena babestu zuen. Voxek, aldiz, ezezkoa eman zion.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
