Uste okerrak
Aurtengo udan hodei asko izan da» edota «aurten bero gutxi egin du» bezalako iritziak behin baino gehiagotan entzun ditut kalean. Baita bero pixka bat egin, edota, bero zakar batzuk izan direnean, halakorik sekula izan ez dela zioten iritziak ere. Ba ez bata eta ez bestea. Aurtengo uda ohi baino beroagoa izan da. Bai, halaxe da: beroagoa. Egia da, batez ere, ekainaren bigarren erdian eta uztailean Kantauriko isurialdean hodei asko izan dela, ipar-haizeak aginte makila izan duelako eta horrekin gurean hodeiak izateko probabilitatea asko handitzen delako. Baina horrek ez du ziurtatzen freskotasuna. Nahiz eta hodei asko izan, tenperaturak epelak izan dira. Gutxi-asko, 25 graduren bueltan kokatuko dira eta gauak gutxitan izan dira 15 gradu baino epelagoak. Nik uda honetan fenomeno bat azpimarratuko nuke: hezetasuna. Ipar-haizeak hezetasun handia eman dio giroari uda honetan eta horrek giro sargori asko izatea ekarri du. Abuztua eta iraila zintzo portatu dira. Giro eguzkitsuagoak eta beroagoak izan ditugu, bereziki irailean. Beraz, tenperaturak txoko guztietan batez bestekotik gora geratu dira, uda beste behin ohi baino beroagoa utziz. Udazkenean zer izango dugun? Ba ez dago jakiterik. Ea zintzo portatzen den.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko
