Aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago haziko da EAEko ekonomia
2023ko bigarren hiruhilekoa «uste baino dinamikoagoa izateak» gorako berrikuspena eragin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomian, Lakuako Gobernuak atzo adierazi zuenez. Ekainean %1,6ko igoera aurreikusten zen arren, orain %1,7koa izango dela zehaztu zuen Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Gainera, eutsi zaio 2024rako aurreikusi den %2,1eko hazkundeari.
Eustat euskal estatistika erakundearen hiruhileko kontuei buruzko datuak ezagutu eta inguruneko hipotesia -Estatuko hazkundea, Euroguneko hazkundea, inflazioaren eta interes tasen bilakaera eta abar- eguneratu ondoren egin da berrikuspen hori.
ENPLEGUA SORTU
Azpiazu sailburuak esan zuenez, enplegua izango da bi urte hauetarako hazkundearen ardatzetako bat. Horrela, 2023an 13.000 lanpostu inguru sortuko dira, eta beste 16.000 datorren urtean. Horri esker, 2023rako %7,7ko langabezia tasa aurreikusi da, eta %7koa 2024rako.
Bi urte hauetan inflazioa motelduko dela gaineratu zuen, batez ere 2024an, tasa %2 ingurura itzul baitaiteke. Bestetik, barne produktu gordin nominala aurten %5,4 haziko da, eta datorren urtean %5. Dena den, sailburuak ohartarazi zuen, ekonomiak egoera «sendoa» izanik ere, aintzat hartu behar dela ez dela Europako ekonomietan gertatzen ari den dezelerazio prozesua kanpo geratzen.
Izan ere, Eustaten datuek berretsi dute bigarren hiruhilekoan EAEko ekonomiaren hazkundea %1,5era arte moteldu dela, aurreko datua baino zortzi hamarren gutxiago eta 2022ko hiruhileko berean baino bost puntu gutxiago.

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
