KLIK
Kondor itzelari itzala egiten dion jauzia

Andeetako kondorra da hegan egin dezakeen animaliarik handiena. Txile, Kolonbia, Ekuador eta Boliviako ikur nazionala da, mitologian eta folklorean presentzia eskerga daukana. Hegalak zabaltzen dituenean bere gerizpean bizidun oro txiki geratzen den arren, goiko argazki honetan badirudi handitasun horri desafio egiten diola Rodrigo Diego tranpolin jauzilari mexikarrak, Txilen jokatzen ari diren Panamerikar Jokoetan. Nolanahi ere, txapelketako maskota ez da kondorra, “Fiu” baizik, «ingurumenari errespetu» berezia dion hegazti txikia.

Sujets du jour
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Culture
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Sujets du jour