GARA
DONOSTIA

69 udalek babestu dute gutxieneko pentsioak 1.080 euroan ezartzea

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak esan duenez, hegoaldeko 69 udalek babestu dute jada gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko mozioa, beste 18k atzera bota dute eta bostek ez dute bozkatu, «udalez kanpoko» gaia delakoan. Kolektiboak gogorarazi zuen Euskal Herriko 150 udalerritan baino gehiagotan aurkeztu dutela mozioa, eta espero duela «100 inguruk» proposamena berrestea.

Pentsiodunen mugimenduak astelehenetako mobilizazioei berrekin zien atzo, «pentsio duinak» aldarrikatzeko. Urtarrilaren 15ean sei urte beteko dituzte astelehenetako pentsiodunen mobilizazioek.

Datorren astelehenean ere kalera aterako direla iragarri zuten: «Pentsio publiko duin eta nahikoak eta arreta sanitario eta soziosanitarioko baldintza publiko eta kalitatezkoak» lortzeko.