Baserritarren isunen aferari buruzko bilera eskatu dio Gipuzkoak Gizarte Segurantzari
Azoketan beren produktuak saltzen dituzten baserritar erretiratuei jarri dizkieten isunen auziari irtenbidea bilatzeko bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Segurantzari. Zenbait pertsonak 6.000 eurorainoko isunak jaso dituzte eta batzuek beren postua utzi behar izan dute.

Zenbait herritako azoketan saltzen jarduten ziren baserritarrei isunak ezarri dizkiete eta, auzi hori konpontzeko, Gipuzkoak bilera bat eskatu dio Gizarte Segurantzari.
Azken asteotan Gizarte Segurantzako inspektoreak Gipuzkoako zenbait herritan -Tolosan, Hernanin eta Ordizian, besteak beste- ibili dira eta bertan beren produktuak saltzen dituzten baserritar jubilatuei 6.000 eurorainoko isunak ezarri dizkiete, gutxienez dozena bat kasutan.
Egoera horrek kezka sortu du lehen sektorean; izan ere, baserritar asko beren postua uztera behartu ditu. Egoera horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Segurantzari bilera eskatzea erabaki du, auzi honi irtenbidea topatzeko.
Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko foru diputatuak atzo prentsa ohar batean azaldu zuenez, bilera eskaera horren helburua da ezarritako isunen testuingurua baloratzea eta aztertzea, eta «jarduera hori bermatzeko irtenbide bat bilatzen saiatzea».
Arrutik adierazi zuenez, «gaur egun badaude alternatibak erretiratuen kolektiboak jarduera ekonomikoak modu osagarrian egiten jarraitu ahal izateko, erretiro aktibo gisa». «Zoritxarrez», deitoratu zuen, «egun diseinatuta dagoen moduan erretiro aktibo honek ez du egoera konpontzen, gutxieneko pentsio bat jasotzen duen kolektiboa baita».
Hala, «baserritarren errealitatera hobekien egokitzen den formula» bilatzen saiatuko direla ziurtatu zuen, «Gipuzkoan astero egiten diren nekazaritza merkatuetan gure lurraldeko produktuen salmentak bideragarri izaten jarrai dezan».
«BESTE TRABA BAT»
Foru diputatuak nabarmendu zuenez, «saltoki handietako supermerkatuetako prezioen gerrak, klima aldaketak eta landa inguruneko biztanleriaren jaitsierak kalte egiten diote lehen sektorearen biziraupenari». Eta jarritako isunak «beste traba bat dira eta bideragarritasuna arriskuan jartzen dute».
Horren aurrean, «baserritarrei eguneroko bizitzan laguntzeko eta sustatzeko» lan egitearen alde agertu zen foru diputatua.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
