Munduaren amaierarako erlojua
Ordu aldaketak eragiten dizkigun gorabeherak mintzagai ditugu beti garai hauetan. Behintzat, gero eta lan gutxiago ematen digu erlojua aldatzeak, gero eta gutxiago baitira sistema analogikoa dutenak. Eta horrela goaz, atsekabetu antzean, ordu aldaketak eragindako nekearen kariaz, eskumuturreko erloju digitalak buru makur egiten ditugun urratsak zenbatzen dituela.
Bien bitartean, munduaren amaierarako bidea markatzen duen erloju sinbolikoa apokalipsitik 90 segundora kokatu dute adituek. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Chicagoko Unibertsitateko zientzialari atomikoek lurraren biziraupena neurtzeko 24 orduko erlojua asmatu zuten. Orain egun gutxi bere orratzak mugitu dituzte, nazioarte mailako gatazkek eta klimaren krisiak bultzatuta, munduaren amaiera sinbolikoa inoiz baino gertuago kokatuz. Iragan apirilaren 5ean irakurri nuen honen inguruko albistea, NBEk gizateriaren kontzientzia globala bultzatzeko asmoz izendatutako nazioarteko egunean, hain zuzen. Baina norberaren eskuko erlojuak markatzen dituen urratsei kasu gehiegi egiten diegu eta gero eta gutxiago guztion ardura diren orratzek hartu duten norabideari. Agian, nazioarteko egun gehiegi ezarri ditugu, eta gero eta eskasagoa da gure kontzientzia kolektiboa.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
