USOA OSTOLAZA, PIRINIOETAKO GAILURREAN
Laboral Kutxako zarauztarrak Pirinioetako Tourra irabazi du, taldeari UCI itzuli batean lehen garaipena emanda. Hirugarren izandako Yurani Blanco taldekidearekin batera ospatu zuen podiumean.

«Hitzik gabe...». Bi hitz hauekin hasten zen Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak atzo bere sare sozialetan zabaldutako mezua. Ez da gutxiagorako ere! Usoa Ostolazak historia egin zuen Pirinioetako Tourrean. Taldearen historian lehen garaipena lortu zuen zarauztarrak UCI itzuli batean, eta lehena euskal txirrindulari batentzat Joane Somarribatik. Gipuzkoarrak etapa garaipena erdietsi zuen larunbatean, Aubisquen, laino artean, eta atzo sailkapen nagusia berretsi zuen azkeneko jardunaldian -erregulartasuna ere irabazi du- bosgarren izanda. Gainera, Yurani Blanco taldekidea podiumera igo zen, hirugarren. Usoa Ostolazak errepidearen aldeko apustua egin du 2021az geroztik, eta, taldearen eskutik eta egituraren hazkundearen maila guztietan, aurrerapausoak eman ditu azken lau urteetan. Fisioterapiako ikasketak amaitu eta fisioterapia pediatrikoan espezializatuta dagoen zarauztarrak 2025era arte du kontratua taldean.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
