Ba al dago plan hoberik?

Ikus-entzunezko jakin batek gazteen hizkuntza ohitura eta jarreretan eragina izan ote dezaken ala ez zalantzan jartzen duenari, marrazki bizidun hauen adibidea aipatzen diot beti. Selecta Vision-e pantaila handira eraman ditu “Dragoi Bola Z Kai” telesailaren lehen atalak; Raditzen sagari dagokionak dira. “Dragoi Bola Z”-ren bertsio berritu bat da; koloreztatu, ahotsak eta soinu-efektuak grabatu eta betegarririk gabeko muntaketa berria prestatu dute besteak beste. Bertsio birmasterizatu hau 2009. urtean eman zuten lehen aldiz Japoniako telebistan, jatorrizko telesailaren 20. urteurrena ospatzeko. Zinema aretoko besaulkian eseri -aretoan bakar-bakarrik nengoen- eta argiak itzali direnean zer nolako gozatua hartu dudan: lehen mailako soinu eta irudien eztandaren artean euskara entzuteak asko hunkitu nau, berezia izan da, haurtzarora bidaiatu dut. Ederra izan da Gohan eta Saiyan-en lehen agerpena ikustea adibidez. Egia da bestalde, telesailaren jarraitzaile sutsua ez bazara ez duela zentzu gehiegirik “Z Kai” ikustea. Honakoa lehen lau atalen collage bat besterik ez baita, 80 minututan laburtuak, erritmo askoz arinagoa duen muntaia daukana. Ikuserrazagoa da baina, ezabatu dituzten eszena horietan zenbait pertsonaien elkarrizketa zein ekintza txiki zeuden eta hori ezabatzeak, beraien arku dramatikoa eta garapena apur bat zakarragoa bihurtzen du. Atalen artean egin dituzten mozketak oso zainduak daude, ia nabaritu ere egiten ez direnak, baina argi izan honakoa ez dela remake bat; zenbait efektu berezi sartu eta aipatu ditudan zuzenketa tekniko eta narratiboak egin badira ere, animazioa eta istorioa, betikoa izaten jarraitzen du, ez du ezer berririk eskaintzen. Pertsonalki “Dragoi Bola”-ren lehen atalekin egingo nuke hau. Goku, Krillin eta konpainia umeak zireneko garai hori birmasterizatu eta zinemara eramango nuke. “Dragoi Bola”, pantaila handia eta euskara. Ba al dago plan hoberik?

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
