67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
Aurten hamabost urte beteko dira ETAk ekinbide armatua betiko utzi zuenetik, baina oraindik 105 presoren oraina eta etorkizuna baldintzatzen ari da aurretik, duela 22 urte, asmatutako 7/2003 Legea. Salbuespen legeen zein praktiken ondorioak datu hotz hauetan laburbil daitezke.

Bilboko gaurko manifestazioaren atarian, zaharrak berri datoz euskal preso eta senideen-tzat. Azken bost urteotako aurrerapenek leundu egin dute egunerokoa, batez ere presoen urruntzea baliogabetu dutelako, baina salbuespen politikaren inertziak ez dira oraindik indargabetu.
Zenbait datu adierazgarri bildu ditu NAIZek, Etxeraten, Sareren eta Sorturen bidez. Beste garai bateko erabaki politikoen ondorio dira, espetxealdien luzapenari, progresio arloan jarritako oztopoei eta presoen adinari dagozkionak.
PRESO DIREN 105 LAGUNEZ GAIN, 29 BALDINTZAPEAN ASKE
Indarrean segitzen duen Jose Maria Aznarren garaiko 7/2003 Legearen ondorioz, batez ere, baldintzapeko askatasuna eskuratzeko zailtasun handiak izaten dituzte euskal preso horiek oraindik ere. Gaur egun 29k baino ez dute lortu, eta beste 105ek preso jarraitzen dute, era batean edo bestean.
Horietatik 35 laguni hirugarren gradua 86.4 artikuluaren arabera onartu zaie, eta ondorioz nork bere etxean bete dezake zigorra, betiere zenbait baldintzarekin. Beste zortzi pertsona hirugarren graduan daude, baina ez etxean. Hemen ezinbestekoa da oroitaraztea Lakuak onartutako hirugarren graduak Auzitegi Nazionalak zenbait aldiz bertan behera utzi dituela eta presoa espetxera itzularazi duela.
60 BIGARREN GRADUAN ORAINDIK
Zenbait hamarkadaz orokortu egin zen ia zigorra amaitu arte betetzea lehen graduan, eta hori desagerraraztea lortu da azken urteotan, baina, legeak dioenaren kontra, gehiegi dira bigarren graduaren giltzarrapoa jarrita dutenak: 60 hain zuzen ere.
Horietatik hamaseiri 100.2 artikulua aplikatzea onartu zaie, eta ondorioz asteko zenbait egunetan kalera atera daitezke lan egitera, gauean espetxera lotara itzuliz betiere.
Gainerako 44ek ez dute kalea zapaltzeko aukerarik. Joseba Azkarraga Sareko eledunak GARAri aipatu zionez, horietatik 22k jada 25 urteko espetxealdia gainditu dute, eta halere ez zaie aukera hori onartzen ustez birgizarteratzearen alde diren erakundeen partetik.
_18.32.07.png?1767983340)
BI HERENAK, 20 URTETIK GORA KARTZELAN
Guztiz ezohikoa da Estatu espainolean inor 20 urtez baino gehiagoz preso izatea, baina oso ohikoa da oraindik Auzitegi Nazionalak zigortutako giza kolektibo honetan. Unai Parotekin gainditu dituzte langa guztiak, jada 35 urtetik gora egin baititu preso. Beste 21 lagunek 25 eta 29 urte bitartean daramatzate preso; 44k, 20 eta 24 urte bitartean; eta 27k, 15 eta 19 urte bitartean.
Beste era batera esanda, hamabost urte baino gutxiago giltzapean egin dituztenak oso gutxi dira: hamabi baino ez, hau da, kolektibo honen %11.
28 PRESOK 60 URTE BAINO GEHIAGO DITUZTE
Aurreko aldagaiak eragin handia du adinean, nola ez. Ondorioz, gaur bada 75 urte baino gehiago duen preso bat; beste bik 70 urteak gainditu dituzte; hamabi dira 65-69 urte bitartekoak; eta hamahiru, 60-64 adin tartekoak.
ZENBAKETA BIKOITZA EZABATUTA, 35 HOBETO
7/2003 Legea ez, baina beste salbuespen lege bat baliogabetu ahal izan da azken urtean, baina ez da guztiz inplementatu. “Zenbaketa bikoitza” delakoaren ezabapenak Estatu frantsesean kondena beteta zuten 52 presoren egoera hobetu behar zuen, Sarek aditzera eman zuenez. Lege aldaketa aplikatzen hastea atzeratu egin zuten espainiar auzitegiek, frantziar agintariei dokumentazioa eskatuz, baina gero astiro-astiro betetzen joan dira.
Gaur egun 52 preso horietatik 35 inguruk zenbaketa berria lortu dute espetxealdiari dagokionez, eta, hala, frantziar espetxeetan betetako denbora kendu zaie; ondorioz batzuk aske geratu dira, eta beste ba-tzuei epeak murriztu zaizkie, eta gradu progresioak erraztu.
ESTATU FRANTSESEAN BI BAINO EZ
755 preso ziren 2008. urtean, ziklo aldaketa abiatu aurretik. Geroztik espetxeak husten joan badira, zigorrak amaieraraino heldu direlako izan da gehienbat.
Egoera hori bereziki nabaria da Estatu frantsesean, gaur egun bi preso baino ez dagoelako: Mikel Karrera eta EPPK-ko kide ez den Saioa Sanchez.
Mayoría sindical, música, NAIZ Irratia y mejora climatológica para la tarde
La gran movilización anual partirá a las 17.00 de La Casilla de Bilbo con el respaldo político de EH Bildu, EH Bai, EA, Alternatiba, Sortu, Podemos Euskadi, Junts, ERC, CUP, BNG y Més Per Mallorca. Una amplísima mayoría sindical (ELA, LAB, ESK, EHNE, CGT, CNT, Etxalde, Hiru y Steilas) también se suma.
Antes, entre 12.30 y 14.30 un programa especial de NAIZ Irratia en Bilbo Zaharra trasladará la solidaridad mediante música y entrevistas. Habrá animación callejera en esa zona. Y también será musical el acto final, en el que cantarán Pantxoa Carrere y Olaia Inziarte, además de dos bertsolaris que acaban de ganar las txapelas de Nafarroa y Bizkaia: Xabat Illarregi y Aitor Etxebarriazarraga.
La previsión metereológica preocupa, lógicamente, tras la jornada de ayer. Se esperan lluvias insistentes hasta mediodía en Bilbo pero una mejora después.GARA

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

_18.31.54.png?1767983358)