Jon ORMAZABAL
Kazetaria
1992

Frankismoaren hautsitako jostailu baten amaiera tragikoa

Jose Manuel Ibar «Urtain», boxeolari garaiko artxiboko argazki batean
Jose Manuel Ibar «Urtain», boxeolari garaiko artxiboko argazki batean (Arturo DELGADO -CC BY-NC 4.0 2015 | KUTXATEKA)

1992ko uztailaren 21ean, Bartzelonako Olinpiar Jokoak hasi baino lau egun lehenago, zorrek eta arazoek itota, 100 kiloko gizon batek bere buruaz beste egin zuen, ordaindu ezin zuen etxetik bere burua botata.

Gizon handi hura ez zen alkoholaren atzaparretan eroritako gizon soil bat, ez hori bakarrik gutxienez, amaiera tragiko hura frankismoak nahieran puztu eta handitutako mito baten bukaera izan zen, 70eko hamarkadan Espainia geldiarazten zuen “Urtain”-en amaia.

49 urte baino ez zituela hil zen Aizarnazabalen jaiotako morroskoa; patuaren kapritxoak, edo agian ez, bere aita hil zen adin berarekin. Eta hura ere ez zen heriotza naturala izan, zentzurik gabeko apustu batean hil baitzen Jose, taberna bateko barratik 15 gizonek bere sabelera salto eginda, gerora Andu Lertxundik bere “Hamaseigarrenean, aidanez” eleberrian modu bikainean bildutako pasadizoan.

Eta aitarena bezala, hitz batek ederki laburbildu dezake Jose Manuel Ibar Azpiazuren bizitza: gehiegikeriak. Aitaren bideari jarraituz, nerabe bat besterik ez zela, 7.000 pezeta irabaztera heltzen zen harri-jasotze erakustaldiak emanez, aparteko indarra lagun. Ospea eta loria, ordea, beste kirol batek eman zion, boxeoak.

Kirol aldaketa, ordea, ez zen bere kabuz hartutako erabaki bat izan, nolabait esateko, bizi zen Zestoatik 500 bat kilometrotara, Madrilen diseinatutako estrategia baten ondorioa baino. Kontua da, Francisco Franko diktadorea kirolzale amorratua izanda, Paulino Uzkudun berri bat izateko gutizia sartu zitzaiola.

Galiziar tiranoa ez zen boxeozale porrokatua, bai, ordea, bere mediku pertsonala zen Vicente Gil, eta haren eraginez izan zen. Errezildarra pisu astunetan Europako txapelduna izan zen 30eko hamarkadan, eta gero faxisten aldean borrokatu zen 36ko gerran, miliziano taldeak gidatuz eta errepublikano eta abertzaleen fusilamenduak aginduz.

Eta Francok Uzkudun aipatu zuenez, Euskal Herrian hasi ziren txapeldun berriaren bila, eta Errezildik ez oso urrun topatu zuten haren ordezkoa izan zitekeena, Jose Antonio Lopetegi “Agerre II”-ak proposamenari uko egin ostean.

Herri kiroletan marka handiak egindakoa bazen ere, boxeoaz ideiarik ez zuen “Urtain”-ek, eta Donostiako Orly hotelean inprobisatutako gimnasioan eman zituen lehen pausoak. Askorik ikasteko astirik gabe, 25 urterekin, 1968ko uztailaren 24an egin zuen debuta, Ordiziako Santa Ana jaien barruan, Johny Rodri kantabriarraren aurka borrokatuz. Espainiarrak zutik 17 segundo iraun zuen ring gainean, eta hantxe hasi zen mitoa puzten.

EZBAIAN JARRITAKO MARKAK

Boxeoa bezalako kirol gogor batean hasiberri bat baino ez zela, Cordobes toreroarekin batera Espainiako heroi nagusi bilakatu zen, jarraian 27 borrokaldi irabazita. Hedabideek hauspoturik, publiko zabala haren garaipen eta markekin txundituta zegoen, gehien iraun zion arerioak seigarren roundera arte iraun zuen.

Boxeoa gertutik ezagutzen zutenek, ordea, beste ikuspuntu bat zuten “Urtain”-en balentrien inguruan, lorpen haiek guztiak maila oso eskaseko aurkarien kontra lortutakoak izan baitziren. Boxeoaren munduan zebiltzanek argi zuten “Urtain”-ek ez zekiela borrokan; indar ikaragarriko mutila zen, hori bai, baina teknikoki oso ahula zen eta fisikoki ere hauspo eskasekoa zen, eliteko kirolak eskatzen duen zaintza eta diziplina ere ez zuelako batere maite.

Ibilbideko gailurra, ordea, 1970eko apirilean jo zuen, goraino betetako Madrilgo Palacio de los Deportesen Europako txapelduna izatea lortu zuenean. Borrokaldi hark Espainiako eguneroko bizimodua geratu zuen, herritarrak telebistaren aurrean batu baitziren “Zestoako Tigrea” animatzeko. Peter Weiland alemaniarra izan zen 'Urtain'-en aurkaria. Pisuz pasatuta heldu zela esaten da, 105, azken biak Madrilgo egonaldian irabazitakoak. Eta borrokaldiaren aurretik giroa berotu bazuen ere, zazpi roundetan irabazi zion euskaldunak, eta, espainiarrek kiroletan ezer gutxi irabazten zuten garai hartan, Francok bazuen bere Europako txapelduna.

Bere garaipen marka 32 borrokalditara luzatu ahal izan zuen “Urtain”-ek. Abuzturen 1ean bere lehen porrota heldu zen, Donostian, Alfred Vogrigi legez kanpoko kolpe bat emateagatik epaileek zigortu egin baitzuten. Urte hartan bertan bere gerrikoa jokoan jarri zuen “Urtain”-ek Londresen Henri Cooper britaniarraren aurka, ziurrenik bere ibilbide osoan parean izan zuen prestigiozko lehen aurkaria. Erraz galdu zuen, eta horren azkar puztutako globoa husten joan zen eta 1977an erretiratu zen.

Boxeoa utzi zuen, baina ez oparoaldi egun horietako gehiegikeriak eta ohiturak. Ez zuen bere bizitza ordenatzen jakin eta inguruak ere ez zion askorik lagundu.

Negozioetan ere ez zuen aurrera egiteko beharrezkoa den diziplinarik. Eta beharrak eraginda, borroka librean probatu zuen, baita zenbait diskotekatako atezain gisa ere. Baina alkoholak gaina hartu zion eta ezin zuen autosuntsiketa gurpil gupidagabe hartatik irten. Espainiak berehala ahaztu zuen bere «heroi nazionala», zer esanik ez bere kontura bizi izan ziren haiek.



[2015] McClean, el futbolista que dio la espalda al «God save the Queen»

En plena transición entre una Eurocopa que ha obligado a hasta 7 jugadores vascos a competir con la selección española -y a una posterior celebración que ha dado bastante vergüenza ajena- y unos Juegos Olímpicos de París en los que nuestros deportistas también tendrán que competir con bandera francesa y española, es buen momento para recordar el caso de James McClean, futbolista de Derry (Irlanda del Norte), que en julio de 2015 volvió a estar en el ojo del huracán tras dar la espalda al himno británico.

Previamente ya se había negado a colgarse el o emblema de la amapola con el que los británicos recuerdan en noviembre a sus soldados caídos en la Primera Guerra Mundial. «Entonces y ahora, siempre de frente y en público, ha dicho que es una muestra de respeto a 'su gente'», apunta Mikel Zubimendi en el artículo publicado en GARA hace nueve años.

Las críticas más furibundas y las amenazas de muerte no se hicieron esperar. Tampoco los mensajes de ánimo y apoyo, particularmente en Irlanda. Son las dos caras de ese escaparate mundial que es el fútbol profesional.