PORT DE BARCELONA
BEGIRADA

Kontroletik kanpo

Bartzelonako udalak 2028rako etxebizitza turistikoak debekatu egingo dituela iragarri ondoren, Jaume Collboni Bartzelonako alkateak tasa turistikoa «are gehiago» igotzea proposatu berri du. Haren asmoa da tasa altuago hori hirian hamabi ordu baino gutxiago igarotzen dituzten bidaiariei aplikatzea. Turismoak erabat gainezka egin duen arte, ez dira konturatu bultzatzen ari zirenaz. Eta orain ibilbide murritzeko erabakien bidez konpondu nahi dute sortu duten anabasa.