Andoni CANELLADA FOKU
KLIK

Mareak opari berria utzi du Ondarreta hondartzan

Donostiako Ondarreta hondartzan gabarra zahar baten zati bat berreskuratu du Ondare Zerbitzuak. Piezak 3,6 metroko luzera du, eta, Mertxe Urteaga Ondare Zerbitzuko arkeologoak atzo hondartzan bertan azaldu zuenez, hondo lauko gabarra batena dela uste dute, XX. mendera arte itsasgoran Igarako errekaren sakonera txikiko eremuetan nabigatzeko erabiltzen zena. «Normalean, ontzi horiek harea edo eraikuntza materiala garraiatzen zuten, desplazamendua organ baino errazagoa baitzen», zehaztu zuen.