Preso, iheslari eta deportatuek etxean behar dutela ozendu dute Donostian
“Etxera” lelopean manifestazioa egin zuten atzo Aste Nagusia amaitzear duen Donostian, Sare Herritarrak deituta. Euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari «konponbide integrala» ematea exijitu zuten hiriburuan, eta, bide horretan, euskal gizartea etxeratze prozesuan pausoak emateko prest dagoela nabarmendu.

Sare Herritarrak deituta, manifestazioa egin zen atzo Donostian, Aste Nagusiko azken egunean, eta euskal presoen «auziari konponbide integrala emateko» eta «gatazkaren konponbidea gehiago ez luzatzeko» eskatu zuten. Horrela, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean izan behar direla aldarrikatu zuten.
Mobilizazioa Donostiako kaleetan zehar egin zen, “Etxera” lelopean, eta horren amaieran egindako ekitaldian Beñat Uribe-Etxeberrik nabarmendu zuenez, «Aste Nagusian hamaika izan dira ikur horrekin apaindu ditugun Donostiako txokoak. Hamaika izan dira etxeratze prozesuaren aldeko aldarrikapenak egin ditugun momentuak. Hamaika gara beste behin, gatazkaren konponbideari ateak irekitzeko unea dela eskatzeko elkartu garenak».
«Pixkanaka bada ere, ari gara etxeratze prozesuan aurrera egiten, nabarmenak dira azken urtean emandako aurrerapausoak. Handiak dira, hala ere, falta ditugun pausoak; euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari aterabide osoa ematea da eskatzen duguna. Behar bat delako, behar bat delako gatazkaren konponbidea gehiago ez luzatzea, behar bat delako hainbeste urteren ondoren ateak irekitzea. Behar bat da konponbidearen auzia urte gehiagotan, belaunaldi gehiagotan ez luzatzea», gaineratu zuen.
AURRERAPAUSOAK
«Euskal gizarteak aurrerapauso hori emateko prest dagoela erakutsi du, prest gaudela erakutsi dugu. Euskal presoek espetxeetako ateak gainditzeko unea da, iheslari eta deportatuak etxera itzultzeko askatasuna izateko unea da, biolentzia ezberdinen biktimek errekonozimendu osoa izateko unea da. Konponbideari ateak irekitzeko prest gaude, elkarbizitzarako unea da», adierazi zuen.
«Donostiarrok eta Gipuzkoarrok mezu argi bat zabaldu dugu udan zehar, oporraldietan, hondartzetako mobilizazioetan, jaietan zehar: etxera. Azken urtean zehar konponbiderako giltza izan garela esan dugu, eta bai, sarrailari buelta bat eman diogu, eta bigarren buelta bat ere emango diogu. ‘Etxera’ aldarrikapen izatetik, errealitate izatera pasatuko dugu, ateak ireki eta ‘Etxera’ esango dugu ozen», aldarrikatu zuen Uribe-Etxeberrik.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
